GARZUMAKO IV. EGUENA I. IRAKURGAIA Ur 32, 7-14 Egizu atzera, Jauna, zeure herriari egin deutsozun mehatxutik. Urteera liburutik Egun hareetan, Jaunak esan eutson Moisesi: «Jaitsi zaitez menditik, pekatu egin dau-eta Egiptotik atara zenduan zeure herriak. Laster asko okertu dira agindu neutsen bidetik. Zekor-irudia egin dabe, eta haren aurrean ahuspeztu dira eta opariak eskeini deutsoez, esanez: "Hau da zure jainkoa, Israel, Egiptotik atara zinduzana"». Jaunak esan eutson gainera: «Ikusten dot herri hau burugogorra dala; itzi egidazu, bada: nire hasarrea horreen aurka sutu eta hondatu egingo ditut, eta zugandik herri handi bat sortuarazoko dot». Moisesek, ostera, honan otoitz egin eutson Jaunari, bere Jainkoari: «Jauna, zelan jarriko zara, bada, hasarre-sutan, hain ahalmen handiz eta esku indartsuz Egiptotik atara zenduan zeure herri honen aurka? Hara zer esango leukeen egiptoarrek: "Asmo txarrez atara zituan Jainkoak, mendietan hilarazteko asmoz, lur azaletik ezabatzeko". Urrundu egizu zeure hasarre-sumin hori eta egizu atzera zeure herriari egin deutsozun mehatxutik. Gogoratu egizuz zeure zerbitzariak, Abraham, Isaak eta Israel, eta hareei zeure buruagaitik egin zeuntsen zin hau: "Zuen ondorengoak zeruko izarrak baizen ugari egingo ditut, eta agindu deutsuedan lurralde guzti hau betiko ondaretzat emongo deutset"». Holan, Jaunak atzera egin eban bere herriari egindako mehatxutik. ERANTZUN SALMOA Sal 105, 19-20. 21-22. 23 EBANJELIOA Jn 5, 31-47 Ebanjelio aurreko txatala Jn 3, 16 V/. Hain maite izan dau-eta Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon deutso; Hari sinesten deutsonik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan dagian baino. Bada norbait salatuko zaituena: Moises bera, zeuen itxaropen dozuena. D..Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik Aldi haretan, Jesusek esan eutsen juduei: «Nik neure buruaren alde egingo baneu autormen, nire autormenak ez leuke balioko. Beste bat da nire alde autormen egiten dauana, eta jakin badakit Harek nire alde egiten dauan autormenak balio dauala. Zuek mandatariak bialdu zeuntsoezan Joani, eta harek autormen egin eutson egiari. Ez dot esaten inongo gizakiren autormenaren beharrizanik dodalako, zuek salbau zaitezen baino. Joan Bateatzailea argi-zuzi biztua eta disdiratsua zan, eta zuek, alditxo batez, poza hartu gura izan dozue haren argitan. Baina nik badot Joanen autormena baino hoberik: Nik beteteko Aitak emon deustazan egintzak; nire egintzek egiten dabe autormen nire alde eta Aitak bialdu nauala frogatzen. Bialdu nauan Aitak berak bere egiten dau autormen nire alde. Baina zuek ez dozue inoiz haren berbarik entzun, ez haren aurpegirik ikusi, eta haren berbeak bere ez dau zuekan lekurik, Harek bialduagan ez sinesteak erakusten dauan lez. Aztertzen dozuez Liburu Santuak, betiko bizia hareetan aurkituko dozuelakoan, eta horreek dira, hain zuzen, nire alde autormen egiten dabenak; halan bere, ez dozue Nigana etorri gura, betiko bizia izateko. Ez dot gizakiakandik aintzarik onartzen; baina ondo ezagutzen zaituet eta badakit ez dozuela Jainkoa maite. Ni neure Aitaren izenean etorria naz, baina zuek ez nozue onartu; norbait bere izenean etorriko balitz, ha bai, onartuko zeunkee. Zelan sinestu daikezue zuek, alkarregandik onartzen badozue aintza, eta Jainko bakarragandik datorren aintzak ez badeutsue ardura? Ez uste izan Aitaren aurrean Nik salatuko zaituedanik; bada norbait salatuko zaituena: Moises bera, zeuen itxaropena dozuena. Izan bere, Moisesi sinestuko bazeuntsoe, Neuri bere sinestuko zeunskide, Nitaz idatzi eban-eta harek; baina harek idatzia sinesten ez badozue, zelan sinestuko dozue nik esana?»