GARIZUMAKO IV. ASTELEHENA. I. IRAKURGAIA Is 65, 17-21 Ez da han gehiago entzungo negar-hotsik, ez garrasirik. Isaias Profetaren liburutik Honan berba egiten dau Jaunak: «Hara, zeru barriak eta lur barria egingo ditut; lehengoen oroitzapenik ez da geldituko, eta ez dira barriro gogora etorriko. Bestetara, amaibako poza eta alaitasuna izango dabe Nik egingo dodanagaitik, poz-uri egingo dot-eta Jerusalem, alaitasun-herri bertako jentea. Pozaren pozez izango naz Jerusalemengaitik, alai neure herriagaitik. Ez da han gehiago entzungo negar-hotsik, ez garrasirik. Ez da han izango jaio eta laster hilgo danik, ezta bere adin betera helduko ez danik be, ehun urtegaz hiltea gazterik hiltea izango da-eta, eta ehun urtera heltzen ez dana madarikatutzat hartuko. Etxeak egin eta hareetan biziko dira, mahastiak landatu eta hareen frutua jango dabe». ERANTZUN SALMOA Sal 29, 2 eta 4. 5-6. 11-12a eta 13b EBANJELIOA Jn 4, 43-54 Ebanjelio aurreko txatala Am 5, 14a.c V/. Bilatu egizue ona eta ez gaizkia, bizi zaitezen, eta Jauna zuekin izango da. Zoaz, semea onik dozu eta! D..Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik Aldi haretan, Jesus Samariatik urten eta Galileara joan zan. Jesusek berak autortua eban, profetea ez dabela bere herrian aintzat hartzen. Halan bere, Galileara heldu zanean, galilearrek harrera ona egin eutsoen. Izan bere, Jerusalemen izanak ziran eurak bere eta ikusi ebezan Jesusek Pazko-jaietan egin zituan guztiak. Jesus Galileako Kanara joan zan barriro, ura ardo bihurtu eban herrira. Bazan han errege-funtzionario bat, semea Kafarnaumen gaixorik eukana. Funtzonarioak, Jesus Judeatik Galileara etorri zala jakitean, Haregana joan eta bere semea osatzera jaisteko eskatu eutson, hilzorian egoala-eta. Jesusek erantzun eutson: «Ezaugarriak eta egintza harrigarriak ikusten ez badozuez, ez dozue sinesten». Baina errege-funtzionarioak barriro: «Zatoz, Jauna, nire umea hil baino lehen». Jesusek esan eutson: «Zoaz etxera, semea onik dozu eta». Gizonak sinestu egin eban Jesusek esana eta joan egin zan. Etxerakoan, morroiek urten eutsoen bidera, semea onik ebala esanez. Orduan itaundu eutsen zein ordutan hasi zan oneratzen. Eta hareek erantzun: «Atzo eguerdiko ordu batetan itzi eutson sukarrak». Konturatu zan aita ordu haretan esan eutsola Jesusek: «Onik dozu semea». Eta sinestu egin eben Jesusegan berak eta etxeko guztiek. Judeatik Galileara bihurtu zanean egin eban Jesusek bigarren ezaugarri hau.