GARIZUMAKO III. ZAPATUA I. IRAKURGAIA Os 6, 1-6 Gurago dot maitasuna sakrifizioak baino. Oseas Profetaren liburutik Zatoze, bihurtu gaitezan Jaunagana; Berak txikitu gaitu eta Berak osatuko; Berak zauritu gaitu eta Berak deuskuz zauriak lotuko. Egun bitan biziarazoko gaitu, hirugarrenean biztuko eta Haren aurrean gara biziko. Ahalegindu gaitezan Jauna ezagutzen: egunsentia baizen ziur helduko da, neguko euria lez etorriko jaku, udabarriko euria lur-hondora lez. Zer egingo dot zugaz, Efraim? Eta zer zugaz, Juda? Zure maitasuna goizeko lainoa lakoa da, bat-batean kentzen dauan goizeko iruntza lakoa. Horregaitik zauritu zaituet profeten bitartez, horregaitik emon deutsuet heriotzea ahoko berbaz. Nire epaiak argiak lez egiten dau disdira. Gurago dot maitasuna sakrifizioak baino, Jainkoaren ezaguerea erre-opariak baino. ERANTZUN SALMOA Sal 50, 3-4. 18-19. 20-21ab EBANJELIOA Lk 18, 9-14 Ebanjelio aurreko txatala Ikus Sal 94, 8a.7b V/. Gaur, ez gogortu zuen biotza, Entzun, ostera, Jaunaren berbea. Zergalaria Jainkoagaz adiskideturik jaitsi zan etxera; fariseua, barriz, ez. D..Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik Aldi haretan, parabola hau esan eutsen Jesusek euren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten ebezan batzuei: «Gizon bik igon eben tenplura otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria. Fariseuak, zutik, honan egiten eban otoitz bere barruan: "Eskerrak emoten deutsudaz, ene Jainko, besteak lakoa ez nazalako: lapur, gaizkile, adulteriogile; ezta horko zergalari hori lakoa bere. Astean bitan egiten dot barau, eta ditudan guztien hamarrenak emoten ditut". Zergalaria, barriz, urrun gelditurik, ez zan begiak zerura jasotera bere ausartzen. Bular joka ziharduan, ostera, esanez: "Ene Jainko, erruki zakioz pekatari honi!" Benetan dinotsuet: azkenengo hau Jainkoagaz adiskideturik bihurtu zan etxera; bestea, barriz, ez. Izan ere, bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau Jainkoak, eta bere burua beheratzen dauana goratu».