GARIZUMAKO III. EGUENA I. IRAKURGAIA Jr 7, 23-28 Hona, Jaunaren, bere Jainkoaren, berbea entzun ez dauan herria. Jeremias Profetaren liburutik Honan berba egiten dau Jaunak: «Hauxe da nire herriari agindu neutsona: “Entzun nire berbea, eta Neu izango nozue zeuen Jainko eta zuek izango zaituet neure herri; ibili Nik agindutako bidetik, zoriontsu izan zaitezen”. Baina ez eusten entzun, ez jaramonik egin, eta euren asmo eta bihotzeko joera gaiztoen bidetik jo eben ostera; lepoa emon eusten, eta ez aurpegia. Zuen arbasoek Egiptotik urten ebenetik gaur arte, neure zerbitzari profetak bialdu neutsezan eten barik; baina ez eusten entzun, ez jaramonik egin, burugogor jarri baino, eta euren gurasoek baino okerrago jokatu. Zuk, Jeremias, hau guztia esango deutsezu, baina ez deutsue entzungo; dei egingo deutsezu, baina ez deutsue erantzungo. Orduan, hau esango deutsezu: “Hona Jaunaren, bere Jainkoaren, berbea entzun ez dauan herria, eta zentzabiderik onartu ez dauana. Galdua da leialtasuna, ez dabe aitatu bere egiten"». ERANTZUN SALMOA Sal 94, 1-2. 6-7abc. 7d-9 EBANJELIOA Lk 11, 14-23 Ebanjelio aurreko txatala Jl 2, 12ab. 13c V/. Begiratu zer dinoan Jaun guztiz ahaltsuak: Bihurtu zaiteze Nigana bihotz-bihotzez; bihozbera eta errukitsua naz-eta. Nigaz ez dagoanak, nire aurka dihardu D..Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik Aldi haretan, gizon bat mututurik eukan deabrua botaten ziharduan Jesusek. Deabruak urten baizen laster, mutua berbetan hasi zan. Jentea harriturik gelditu zan; batzuek, ostera, honan esaten eutsoen: «Deabruen buruzagi dan Beeltzebulen indarraz botaten ditu Honek deabruak». Beste batzuek, azpikeriaz, Jainkoagandiko seinale bat eskatzen eutsoen. Jesusek, hareen burutazinoak igarririk, esan eutsen: «Bere barruan zatiturik dagoan erreinua hondatu egiten da, eta etxea etxearen gainera jausten. Satanas ere bere barruan zatiturik badago, zelan iraun daike zutik haren erreinuak? Zuek Nik Beeltzebulen indarraz botaten ditudala deabruak dinozue. Baina Nik Beeltzebulen indarraz botaten baditut, noren indarraz botaten dabez zuen ikasleek? Horregaitik, hareek izango dozuez epaile. Baina Nik deabruak Jainkoaren indarraz botaten baditut, garbi dago heldu dala Jainkoaren erreinua. Gizon indartsu eta armatuak bere jauregia zaintzen dauan bitartean, haren ondasunak seguru dagoz. Baina indartsuago batek eraso eta menperatzen badau, segurantzia emoten eutsoen armak kendu eta banatu egiten ditu hari harrapaturiko ondasunak. Nigaz ez dagoanak nire aurka dihardu, eta Nigaz batzen ez dauanak sakabanatu egiten dau».