GARIZUMAKO III. EGUAZTENA I. IRAKURGAIA Dt 4, 1. 5-9 Gorde egizuez eta bete nire aginduak. Deuteronomio liburutik Honan berba egin eutson Moisesek herriari: «Orain, Israel, entzun irakasten deutsuedazan lege eta erabagiak, eta bete. Holan, biziko zaree eta Jaunak, zeuen arbasoen Jainkoak, emongo deutsuen lurraldean sartuko zaree eta haren jabe egingo. Begira, Jaunak, nire Jainkoak, niri agindutako lege eta erabagiak irakasten deutsuedaz, jabetzan hartzera zoazen lurraldean bete dagizuezan. Gorde egizuez eta bete, horrek jakintsu eta buruargi egingo zaitue-eta herrien aurrean. Lege honeen barri izatean, esango dabe: "Bai herri jakintsu eta buruargia nazino handi hau!" Izan bere, ba ete da nazino handirik, bere jainkoak hain hur dituanik, guk Jauna, gure Jainkoa, hur dogun lez, dei egiten deutsogun bakoitzean? Ba ete da nazino handirik, gaur nik adierazten deutsuedan irakaspen hau baizen lege eta erabagi zuzenak dituanik? Baina kontuz! Ez ahaztu, gero, zeure begiez ikusi dozuzanak, ez urrundu zeure oroimenetik zeure bizitza osoan; irakatsi, ostera, zeure seme-alabei eta bilobei». ERANTZUN SALMOA Sal 147, 12-13. 15-16. 19-20 EBANJELIOA Mt 5, 17-19 Ebanjelio aurreko txatala Ikus Jn 6, 63b. 68b V/. Zure berbak, Jauna, espiritua eta bizia dira; Zuk daukazuz betiko biziaren berbak. Bete eta beteten irakasten dauana, handia izango da. D..Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari: «Ez uste izan Moisesen Legea edota Profeten esanak baztertzera etorria nazanik; ez naz baztertzera etorri, euren betera eroatera baino Benetan dinotsuek: Zeru-lurrek iraungo daben bitartean, Legearen letra edo zeinurik txikienak bere ez dau baliorik galduko, guztia bete arte. Beraz, agindurik txikienetako bat baztertu eta baztertzen irakasten dauana, txikiena izango da zeruetako erreinuan; bete eta beteten irakasten dauana, barriz, handia izango da zeruetako erreinuan».