PAZKOALDIKO VII. ZAPATUA Goizeko Mezea I. IRAKURGAIA Eg 28, 16-20. 30-31 Erroman gelditu zan, Jainkoaren erreinua iragarten. Apostoluen Eginak liburutik Erroman sartu ginanean, Paulori bere etxean bizitzeko baimena emon eutsoen, gudari bat zaintzaile ebala. Handik hiru egunera, Paulok juduen buruzagiei dei egin eta, batu ziranean, honan berba egin eutsen: «Anaiok, ni, herriaren aurka edo geure asaben usadioen aurka ezertxo ere egin barik, preso egin eta erromatarren eskuetan itzi ninduen Jerusalemen. Hareek, itaunketa egin ondoren, askatu egin gura izan ninduen, ez eusten-eta heriotzea merezidu ebanik ezer aurkitu. Baina juduek aurka urten ebelako, enperadoreagana jo behar izan neban; neure herria ezertan salatzeko asmo barik, ostera. Horregaitik ikusi nahi izan zaituet eta zuekin berba egin; izan ere, Israelen itxaropenagaitik naukee lotuta kate honeek». Paulo urte bi bizi izan zan han bere kontura, eta ikustera etorkozan guztiak hartzen ebazan etxean. Jainkoaren erreinua iragarten eban eta Jesu Kristo Jaunari jagokona irakasten ausardiaz, ezelango eragozpen barik. ERANTZUN SALMOA Sal 10, 4-5. 6-7 R/. Zure aurpegia zintzoek ikusiko dabe, Jauna. edo Aleluia. Jauna bere etxe santuan; Jaunak zeruak jarleku: begiak argi ditu, gizakiak betazalez ikertzen ditu. Jaunak ikertzen zintzoa eta gaiztoa, Haren bihotzak indarkeriazaleentzat gorrotoa. R/. Gaiztoen gainera txingarrak, infernu-harria euri, sargori-haizea izango dabe edontziko edari. Zuzena da-eta Jauna, zuzentasuna dau maite, Haren aurpegia zintzoek ikusiko dabe. R/. Aleluia Ikus Jn 16, 13b R/. Aleluia. V/. Nik bialduko deutsuet egiaren Espiritua -dino Jaunak-; Harek zuzenduko zaitue egia osoraino. R/. EBANJELIOA Jn 21, 20-25 Ikasle honek idatzi ditu jazoera honeek, eta honen autormena egiazkoa da. D Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik Aldi haretan, Pedrok bihurtu eta Jesusek maite eban ikaslea ondoren etorrela ikusi eban —afaltzekoan, Jesusen bular ondoan etzunda egoala, «Jauna, nor da salduko zaituana?» itaundu eutsona—. Ha ikusi ebanean, bada, Pedrok itaundu eutson Jesusi: «Jauna, eta hori zer?» Jesusek erantzun eutson: «Ni bihurtu arte hori gelditzea gura baldin badot, zuri zer? Zuk jarraitu Niri». Berba honeek zirala eta, ikasle ha hilgo ez zalako zurrumurrua sortu zan senideen artean. Jesusek, ostera, ez eutson esan ez zala hilgo, beste hau baino: «Ni bihurtu arte hori gelditzea gura baldin badot, zuri zer?» Ikasle haxe da gauza guzti honei buruz testigantzea emoten dauana eta idatzi dituana, eta badakigu egiazkoa dala haren testigantzea. Beste gauza asko ere egin zituan Jesusek. Guztiak banan-banan batuko balira, nik uste, mundu osoan ere ez litzatekezala sartuko idatzi leitekezan liburuak.