JAUNAREN NEKALDIKO ERRAMU IGANDEA Erramu-bedeinkatzea eta elizbira C EBANJELIOA Lk 19, 28-40 Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena. D Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik Aldi haretan, Jesusek Jerusalemgo bidean gora jarraitu eban danen aurretik. Oliamendi ondoko Betfage eta Betania herritxoetara hurreratu zanean, ikasleetako bi bialdu zituan, esanez: «Zoaze aurreko herritxo horretara; sartzean, astakume bat aurkituko dozue lotuta, gainean inoiz inor jarri ez jakona; askatu eta ekarri. Eta norbaitek zergaitik askatzen dozuen itaunduko baleutsue, erantzun: "Jaunak behar dau"». Joan ziran, bada, bialdutakoak, eta Jesusek esan lez aurkitu eben. Astakumea askatzen ziharduela, jabeek esan eutseen: «Zergaitik askatzen dozue astakumea?» Eta hareek erantzun: «Jaunak behar dau». Jesusi ekarri eutsoen eta, euren jantziak astakumeari bizkarrean ezarririk, gainean jesarriarazo eben. Aurrera egin ahala, jenteak euren jantziak zabaltzen eutsozan bidean. Oliamenditik behera hartzera joiala, ikasle-talde handia, pozez beterik, Jainkoa ozen goresten hasi zan, ikusi ebezan mirari guztiakaitik: «Bedeinkatua Jaunaren izenean datorren erregea! Bakea zeruan eta aintza zeru-goienetan!» Jente arteko fariseu batzuek esan eutsoen Jesusi: «Maisu, egiezu hasarre ikasleei!» Harek erantzun eutsen: «Hara Nik dinotsuet: honeek isilduko balira, harriek egingo leukee deadar». Meza A B C Igande honetan Mezak hiru irakurgai ditu, eta oso aintzat hartzekoak, pastoral-arrazoiek besterik erakusten ez badabe behintzat. Halan bere, Jaunaren Nekaldiaren irakurgaiak dauan garrantzia kontuan harturik, badau abadeak eskubidea, sinestedunen batzar bakoitzaren izaereari begiratuz, irakurgai bakarra egiteko Ebanjelio aurretik, edo Nekaldiaren irakurgaia bakarrik egiteko bere eta, holan behar izanez gero, era laburrean gainera. Baina hori, herriagaz ospatzen diran Mezetan bakarrik egin daiteke. I. IRAKURGAIA Is 50, 4-7 Ez deutset aurpegia alboratu irainei, eta badakit ez nazana lotsagarri izango. Isaias Profetaren liburutik Jainko Jaunak berba egiteko trebatu nau, bihotz-jausiei adore-berbea emoteko. Goizero deust belarria ernearazten, ikasle onak lez entzun dagidan. Jainko Jaunak belarria edegi deust, eta nik ez deutsot aurka egin, ez atzera jo. Bizkarra eskeini neutsen joten ninduenei, matrailak, bizarretik tiraka egiten eustenei. Ez neutsen aurpegia alboratu irainei eta txistuei. Jauna dot laguntzaile; horregaitik, ez naz kikildu; horregaitik gogortu dot aurpegia, harkaitza lez, badakit-eta ez nazala lotsagarri izango. ERANTZUN SALMOA Sal 21, 8-9. 17-18a. 19-20. 23-24 II. IRAKURGAIA Flp 2, 6-11 Apaldu egin eban bere burua; horregaitik, Jainkoak goratu egin eban. San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako gutunetik Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanik, ez eutson gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari; bestela baino, bere izaeraz hustu egin zan morroi-izaera hartuz, eta beste edozein lez azalduz. Eta, gizon lez agerturik, apaldu egin eban bere burua, menpeko eginez heriotzaraino, kurutzeko heriotzaraino. Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban eta izen guztien gaineko izena emon eutson, Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan, zeruan, lurrean eta lurpean, eta mihin guztiek autortu dagien: Jesu Kristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako. EBANJELIO C Lk 22, 14-23.56 Ebanjelio aurreko txatala Ikusi Flp 2, 8-9 V/. Kristo gugaitik menpeko egin zan heriotzaraino, kurutzeko heriotzaraino. Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban, eta izen guztien gaineko izena emon eutson. Irakurgai laburragoa egin gura bada, [ ] kako artean emoten diran zatiak itzi daitekez. C EBANJELIOA Lk 22, 14—23, 56 Irakurgai laburragoa egin gura bada, kako [ ] artean emoten diran zatiak itzi daitekez. Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldia San Lukasen liburutik Baneukan gogoa, sufridu aurretik pazko-afari hau zuekin egiteko. [K Ordua etorri zanean, Jesus mahaian jarri zan apostoluekin eta esan eutsen: D «Baneban gogoa, sufridu aurretik pazko-afari hau zuekin egiteko. Benetan dinotsuet: ez dot gehiago Pazkorik ospatuko, hau Jainkoaren erreinuan bere betera heldu arte». K Eta kaliza bat hartu, esker oneko otoitza egin eta esan eban: D «Hartu egizue eta banandu zeuen artean. Hara Nik esan: ez dot gaurtik gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinua heldu arte». Egizue hau nire oroigarri. K Gero, ogia hartu eta, esker oneko otoitza eginez, zatitu eta emon egin eutsen, esanez: D «Hau nire gorputza da, zuentzat emoten dana. Egizue hau nire oroigarri». K Afal ondoan gauza bera egin eban kalizagaz, esanez: D «Kopa hau itun barria da, zuentzat isurtzen dan nire odolaz ezarria». Zoritxarrekoa Gizonaren Semea salduko dauana! «Baina begiratu, Nigaz mahaian dago salduko nauana. Gizonaren Semea badoa, erabagita dagoan lez; baina dohakabea salduko dauana!» K Ikasleak alkarren artean itaunka hasi ziran, nor izan ete eitekean hori egingo ebana. Ni zerbitzari lez nago zuen artean. Eztabaidea sortu zan ikasleen artean, euren artean zein ete zan handiena. Jesusek esan eutsen: D «Herrietako erregeek menpean hartzen dabez euren herriak, eta agintedunek "Ongile" deitzea gura izaten dabe. Zuek ez jokatu holan; zuen artean nagusiena izan bedi gazteenaren pareko, eta agintaria zerbitzariaren pareko. Izan bere, zein ete da handiago, mahaian jarrita dagoana ala zerbitzen diharduana? Ez ete da mahaian dagoana? Bada, Ni zerbitzari lez nago zuen artean. Zuek Nigaz iraun dozue nire probaldietan. Eta Nik erreinua emoten deutsuet, Aitak Niri emon eustan lez; nire mahaian jan eta edango dozue nire erreinuan, eta tronuetan jesarriko zaree, Israel herriko hamabi leinuak epaitzeko». Zuk, Nigana bihurtzean, sendotu egizuz zeure senideak. K Eta esan eban gainera: D «Simon, Simon! Satanasek beretzat gura zaitue, garia galbahean lez zuek astintzeko; baina Nik otoitz egin dot zure alde, zure fedea amatau ez daiten. Eta zuk, Nigana bihurtzean, sendotu egizuz zeure senideak». K Pedrok esan eutson: S «Jauna, prest nago Zugaz baita kartzelara eta heriotzara bere joateko». K Jesusek erantzun eutson: D «Hara Nik dinotsut, Pedro: gaur oilarrak jo orduko, hiru aldiz ukatuko dozu Ni ezagutzen nozula». Nigan bete beharra da idatzirik dagoana. K Ondoren, guztiei esan eutsen: D «Falta izan al zenduen ezer, poltsarik eta zakutorik eta oinetako barik bialdu zindudazenean?» K Hareek erantzun: S «Ezer bere ez». K Jesusek barriro: D «Orain, ostera, poltsea dauanak hartu dagiala eta gauza bera zakutoa dauanak bere; eta ezpatarik ez dauanak saldu dagiala soingainekoa eta erosi ezpatea. Izan bere egiaz dinotsuet, Nigan bete beharra dala Liburu Santuan idatzirik dagoan hau: "Gaizkileen kidekotzat jo eben". Izan bere, nireak laster egingo dau». K Hareek esan eutsoen: S «Jauna, badoguz hemen ezpata bi». K Harek erantzun: D «Nahikoa da!» Larriak harturik, gehiago otoitz egiten eban Jesusek. K Urten eban Jesusek eta, ohi eban lez, Oliamendira joan zan; ikasleek bere jarraitu eutsoen. Hara heltzean, Jesusek esan eutsen: D «Egizue otoitz tentaldian ez jausteko». K Eta hareengandik harrikada bat bide aldendurik, belauniko honan egiten eban otoitz: D «Aita, gura badozu, urrundu egizu Nigandik kaliza mingots hau; baina ez bedi egin nire guraria, zurea baino». K Honetan, aingeru bat agertu jakon zerutik, adore emonez. Eta, larriak harturik, geroago eta lehiatsuago egiten eban otoitz. Izerdia tantaka erion lurrera, odola baizen lodi. Otoitzetik zutiturik, ikasleakana joan zan; nahigabearen nahigabez, lokarturik aurkitu zituan, eta esan eutsen: D «Zelan zagoze lo? Jagi eta egin otoitz, tentaldian ez jausteko». Judas, musu bategaz saltzen al dozu Gizonaren Semea? K Oraindino berbetan ziharduala, gizatalde bat agertu zan; Hamabietako bat, Judas eritzona, etorren hareen buru, eta Jesusegana hurreratu zan musu emotera. Jesusek esan eutson: D «Judas, musu bategaz saltzen al dozu Gizonaren Semea?» K Jazotera joiana ikusirik, Jesusen inguruan egozanek esan eutsoen: S «Jauna, erasoko al deutsegu ezpataz?» K Eta hareetako batek abade nagusiaren morroia jo eta eskumako belarria moztu eutson. Baina Jesusek esan eban: D «Itzi! Nahikoa da!» K Eta, belarria ikutuz, osatu egin eban. Orduan, beraren aurka etorriak ziran abadeburu, tenpluko guardiaburu eta herriko zaharrei esan eutsen: D «Lapur baten bila lez etorri zaree, ezpata eta makilakin. Egunero zuekaz nintzan tenpluan, eta ez zeusten eskurik jarri; baina oraintxe da zuen ordua, ilunpearen nagusialdia». Kanpora urtenik, negarrari emon eutson Pedrok samintasunez. K Jesus preso hartu eta abade nagusiaren etxera eroan eben. Pedrok urrundik jarraitu eutson. Batzuk patio erdian sua biztu eta inguruan jesarrita egozan; Pedro bere hareen artean jesarri zan. Neskame batek, Pedro sutondoan jesarrita ikustean, begira-begira jarri eta esan eutson: S «Hau bere Jesusegaz ibilten zan». K Baina harek ukatu egin eban: S «Emakume, nik ez dot ezagutzen Hori!» K Handik bat-batean, beste batek ikusi eta esan eutson: S «Zu bere horreetarikoa zara». K Eta Pedrok: S «Ez, gizona! Ni ez!» K Handik ordu betera edo, beste batek gogor egiten eban: S «Bai, hau bere Jesusegaz ibili ohi zan, galilearra da-eta». K Pedrok erantzun eban: S «Ez dakit zertaz diharduzun, gizona!» K Eta une berean, oraindino berbetan ziharduala, oilarrak jo eban. Bihurtu zan Jauna eta Pedrori begiratu eutson. Gogoratu jakon Pedrori Jaunak esandakoa: «Gaur oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nozu», eta, kanpora urtenik, negarrari emon eutson samintasunez. Asmau egik, profeta: nork jo hau? Jesus preso eukenek burlaka eta joka erabilen. Begiak estaldurik, itauntzen eutsoen: S «Asmau egik, profeta: nork jo hau?» K Eta beste berba iraingarri asko esaten eutsoezan. Batzar Nagusira eroan eben. Eguna argitu ebanean, herriko Zaharren Kontseilua, abadeburuak eta lege-maisuak batu ziran eta Jesus Batzar Nagusira eroan eben. Honan esan eutsoen: S «Mesias baldin bazara, esaiguzu». K Jesusek erantzun: D «Esaten badeutsuet, ez deustazue sinestuko eta, itauntzen badeutsuet, ez deustazue erantzungo. Baina hemendik aurrera, Gizonaren Semea Jainko ahalguztidunaren eskuman jesarrita egongo da». K Orduan, danek esan eben: S «Beraz, Jainkoaren Semea zara? K Harek erantzun eutsen: D «Zeuek dinozue, halan naz». K Hareek orduan: S «Ba al dogu testigantza beharrik? Geuk entzun dogu beraren ahotik».] K Jagi ziran danak eta Pilatogana eroan eben Jesus. Nik ez deutsot errurik aurkitzen gizon honi. Han Jesus salatzen hasi ziran: S «Gure herria nahastuten aurkitu dogu hau; enperadoreari zergak ordaintzea galarazoten dau eta Bera Mesias, erregea, dala esaten». K Pilatok itaundu eutson: S «Juduen erregea al zara?» K Jesusek erantzun eutson: D «Zeuk dinozu». K Pilatok abadeburu eta jente-taldeari esan eutsen: S «Nik ez deutsot errurik aurkitzen gizon honi». K Baina hareek, behin eta barriro: S «Judea guztian zehar herria nahastatzen dihardu bere irakatsiekin, Galileatik hasi eta honaino». K Hori entzutean, gizon ha galilearra zan itaundu eban Pilatok. Eta, Herodesen menpekoa zala jakin ebanean, Haregana bialdu eban, Jerusalemen zan-eta egun hareetan. Herodesek, bere gudariekin batean, mespretxuz erabili eban Jesus. Biziro poztu zan Herodes Jesus ikustean, aspaldian eban-eta Ha ikusteko gogoa, Haretaz entzuna ebanagaitik; mirariren bat egiten ikusiko ebala bere itxaroten eban. Herodesek galdera asko egin eutson, baina Jesusek ez eutson berbarik bere erantzun. Bitartean, abadeburu eta lege-maisuek salatu eta salatu ziharduen. Herodesek, bere gudariekin batean, Jesus mespretxuz eta isekaz erabili ondoren, soineko disdiratsu bat jantzi eta Pilatogana bialdu eban barriro. Egun haretan adiskidetu egin ziran Pilato eta Herodes, lehen arerio ziran-eta. Jesus euren esku itzi eutsen Pilatok. Abadeburuak, agintariak eta herria barriro baturik, esan eutsen Pilatok: S «Gizon hau herriaren nahasle lez ekarri deustazue; baina itaunak egin deutsodaz zuen aurrean eta ez deutsot aurkitu zuek egozten deutsozuen errurik bat bere; ezta Herodesek bere, gugana bialdu dau-eta ostera. Honek ez dau heriotzea merezi dauanik ezer egin. Beraz, zigorraldi bat emon eta askatu egingo dot». K Baina, guztiek aho batez deadarka esan eutsoen: S «Kendu hori eta askatu eiguzu Barrabas». K Barrabas hau urian izandako matxinada eta giza hilketa bategaitik espetxean sartu eben. Jesus askatu guran, Pilatok barriro berba egin eutsen. Baina hareek deadarka jarraitu eben: S «Kurutzera hori! Josi kurutzean!» K Pilatok hirugarren aldiz esan eutsen: S «Zer oker egin dau, bada, Honek? Nik ez dot hau kondenatzeko arrazoirik aurkitzen. Beraz, zigorraldi bat emon eta askatu egingo dot». K Baina hareek deadar eta deadar jardun eben kurutzeratu egiala eskatuz, eta gero eta handiagoak ziran deadarrak. Orduan, Pilatok hareen eskabideari men egitea erabagi eban, eta hareek eskatzen ebena —matxinada eta hilketagaitik espetxean egoana— askatu eta Jesus euren esku itzi eutsen. Jerusalemgo alabak, ez egin negarrik Nigaitik. Jesus Kurutzeratzera eroiela, solotik etorren bat, Simon Zirenekoa, hartu eben eta kurutzea leporatu eutsoen, Jesusen atzetik eroan egian. Herriko jente-talde handia joian Jesusen ondoren, baita emakume asko bere, bular joka eta Haregaitik aieneka. Bihurtu zan Jesus hareekana eta esan eutsen: D «Jerusalemgo emakumeok, ez egin negarrik Nigaitik; egizue negar zeuekaitik eta zeuen seme-alabakaitik. Hara, badatoz honako hau esango dan egunak: "Zorionekoak agorrak, umerik sortu ez daben sabelak eta titia emon ez daben bularrak!" Orduan, honan hasiko dira mendiei esaten: "Jausi zaiteze gure gainera", eta muinoei: "Ezkutau gagizuez". Izan bere, egur hezeari hau egiten badeutsoe, zer ez ete iharrari?» K Jesusegaz batera, gaizkile bi bere eroan ebezan hiltera. Aita, parkatu egiezu, ez dakie-eta zer egiten daben. «Buru-hazur» eritzon lekura heldu ziraneanhan kurutzeratu eben Jesus, baita bi gaizkileak bere, bata Jesusen eskuman eta bestea ezkerrean. Jesusek honan inoen: D «Aita, parkatu egiezu, ez dakie-eta zer egiten daben». K Gudariek Jesusen jantziak banandu ebezan, zotz eginez. Hau juduen erregea da. Herria begira egoan. Agintariak, barriz, keinuka ebilkozan, esanez: S «Besteak salbau jozak; salbau dagiala bere burua, Jainkoaren Mesias, Aukeratua, baldin badok». K Gudariek bere iseka egiten eutsoen; hurreratu eta ozpina eskeintzen eutsoen, esanez: S «Juduen erregea baldin bahaz, salbau egik heure burua!» K Gainean idazkun hau eban: HAU JUDUEN ERREGEA DA. Gaur Nigaz izango zara paradisuan. Kurutzetik dingilizka egozan gaizkileetako bat Jesusi irainka ebilkon: S «Hi ez haz, bada, Mesias? Salbau egik heure burua eta salbau gaizak gu bere!» K Baina besteak hasarre egin eutson, esanez: S «Ez al deutsok bildurrik Jainkoari, zigorra jasaten hagoala bere? Gurea legezkoa dok, geure eginakaitik merezia jaukaguk-eta; baina Honek ez jok ezelako okerrik egin». K Gero, esan eban: S «Jesus, oroitu zaitez nitaz, zeure erreinura heltzean». K Jesusek erantzun eutson: D «Benetan dinotsut: gaur Nigaz izango zara paradisuan». Aita, zure eskuetan izten dot neure espiritua! K Eguerdi aldea zan, eta ilundu egin zan lurbira osoa hirurak arte. Eguzkia ezkutau zan eta santutegiko oihala erditik urratu zan. Jesusek deadar handiz esan eban: D «Aita, zure eskuetan izten dot neure espiritua!» K Eta hau esanik, azken arnasa emon eban. Hemen, belauniko jarri eta egonalditxo bat egiten da. Erromatar ehuntariak, jazotakoa ikusirik, Jainkoa goraldu eban, esanez: S «Benetan zintzoa zan gizon hau!» K Ikuskizunera joandako jente guztia, jazotakoa ikusirik, bular joka bihurtu zan urira. Han egozan Jesusen ezagun guztiak, baita Galileatik jarraitu eutsoen emakumeak bere, urrundik dana ikusten. Harkaitzean zulaturiko eta lehen inor ehortzi bako hilobian ipini eban Josek Jesusen gorpua. [Orduan, Zaharren Kontseiluko kide bat etorri zan, Jose eritzona, gizon on eta zintzoa; honek ez zituan ontzat emon Batzar Nagusiaren erabagiak eta jokabidea. Judeako Arimatea herrikoa zan, eta Jainkoaren erreinua noiz helduko zain egoan. Josek, beraz, Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu eutson. Jesus kurutzetik jaitsirik, izara batean batu eta harkaitzean zulaturiko eta lehen inor hobiratu bako hilobian ipini eban. Pazko-jairako prestaketa-eguna zan, eta zapatua hastera joian. Jesusegaz Galileatik etorritako emakumeek Joseri jarraitu eutsoen eta hilobia ikusi eben, baita Jesusen gorpua zelan jarten eben bere. Gero, bihurtu eta usain gozoko ukenduak eta mirra prestatu ebezan. Zapatuan atsedena hartu eben, aginduta egoan lez.]