Aurkezpena eta materialak

Misioetarako Ordezkaritzatik dei egiten dizuegu Pastoral Barrutioi, parrokioi, ikastetxeoi, misioetarako taldeoi eta, orokorrean, Elizbarruti osoari, datorren urrirako programatutako jardueretan parte har dezazuen eta bakoitzak bere egin dezan Frantzisko Aita Santuak misiolari senaz kutsatzeko egiten digun deia.

Hori dela-eta, hori ahalbideratzeko lagungarri izan daitekeen hainbat jarduera aurkezten dugu.

HAUSNARTU: Parrokietako batzordeen bileraren batean elkarrizketan jardun, hausnartu, gure pastoralgintzan misiolari alderdia agertzen den ala ez ikusteko. –Misioetan eskura ditzakezue lagungarriak. 

LEKUKOTASUNAK: Gure herrian, parrokian, kongregazio erlijiosoetako, elizbarrutiko misiolaririk dagoen jakin eta nortzuk diren ezagutu eta Domund egunaren inguruan antola daitekeen hitzaldi edo saioren batean edo liturgia ospakizunean bertan lekukotasuna emateko eskatu.

KATEKESIA: Katekista eta hezitzaileei dei egiten diegu DOMUND egunerako katekesiak lan ditzaten eta, ahal izanez gero, misiolari testigantzaren bat eskain dezaten. Familia katekesia dagoen lekuetan, misiolari alderdia elkarrekin lan dezatela guraso eta seme-alabek eta liturgia ospakizunaren egunean bertan misiolari ospakizunarekin burutu egindakoa. –Bidaliko ditugu lagungarriak.

GAZTEEKIN: Iparralde-hegoaldea ikastaroan parte hartu eta misiolari esperientziaren bat bizi izan duten inguruko eskaut taldeetako edo beste talde batzuetako gazterik izanez gero, beren ikuspuntua kristau prozesua egiten ari direnen artean aurkezteko eskatu. –Bideo laburrak ditugu non gure elizbarrutiko gazteek beren esperientzia kontatzen duten.

ZEUON ESANETARA GAUZKAZUE: Bileretara joan gaitezke Ezohiko Hilabete Misiolariaren berri ematera.

Bideoak