Jardueren egitaraua Bizkaian

OTOITZA

  • Urriak 1: 

Otoitza klausurako komentuetan, Ezohiko Hilabete Misiolariari hasiera emateko; aste osoan zehar, edo urrian egingo da.

 

OSPAKIZUNA

  • Urriak 6:
    Eukaristia katedralean. Bidalketa-ospakizuna eta EHMaren hasiera. 12,00etan

 

ERAKUSKETA

  • Urriaren 1etik 13ra
    Alejandro Labaka artzapezpikuari eta Ines Arangori buruzko erakusketa. Deustuko unibertsitateko klaustroan egongo da ikusgai. Bisita gidatuak egiteko aukera.

PELIKULA-DOKUMENTALA

  • Urriak 10:
    Alejandro Labaka artzapezpikuari eta Ines Arango lekaimeari buruzko “La vida por la Amazonía” dokumentalaren emanaldia. 18,30etan

MAHAI-INGURUA,

  • Alejandro eta Inesen misiolari mezuaren gaurkotzeari buruz: behartsuenen aldeko agerpen, akonpainamendu eta konpromisoa eta lurraren zainketa.
    Patxi Alvarez de los Mozos jesuitak, Miguel Angel Cabodevilla misiolari kaputxinoak eta Lily Calderon REPAMeko kide eta pastoral eragileak esku-hartuko dute. M. Isabel Matilla, misiolaria, izango da moderatzailea.
    Deustuko Unibertsitatean izango da

HEZIKETA

  • Urriak 18:
    Heziketarako jardunaldia Barnezabalen, Berrizko Mesedetakoekin koordinatuta, gai honen inguruan: ‘Ad Gentes’ misioa, gaur.10,00etatik 17,30etara

KONTZERTUA

  • Urriak 26:
    EHUko koruaren kontzertua Bilboko Abandoko San Bizente parrokian.19,00etan

HITZALDIA

  • On Jose Adalberto Jimenez Ekuadorreko Aguaricoko Bikaritza barrutiko gotzainaren HITZALDIA. Amazonasen inguruko Sinodoa; lurraldean eta mundu osoan duen hedadura (ETPIarekin koordinaturik). Azaroaren 6an, 17:30etan eta azaroaren 7an, 10:30etan. Barrian.

BESTE HAINBAT JARDUERA eta ekimen pastoralgintzaren barruan: ikastetxeetan, misioetarako taldeetan, katekesian, Euskalerriko Eskautak mugimenduko taldeetan…