On Mario Izeta Gabikagoxeaskoa Txit Goren eta Agurgarria

Gernikan jaio zan 1965.eko martxoaren 21ean. Diakono ordenatu zan 1993.eko abenduaren 19an. Abade egin zan 1994.eko uztailaren 16an. Gotzain laguntzaile izendatu eben 2008.eko otsailaren 5ean. Gotzain ordenatu zan 2008.eko apirilaren 12an, Gotzain Administratzaile Apostoliko izendatu eben 2010.eko apirilaren 17an. Bilboko Gotzain izendatu eben 2010.eko abuztuaren 24an. Bilboko Gotzain lez 2010.eko urriaren 11n jabetu zan karguaz.

Ministerioa

Abade taldeko kide “in solidum” Kordobako Priegon (1994-1997). Almodovar del Rioko Sortze Garbia parrokiako parroko (2002-2004). Campiñako Gotzain Bikario (2004-2006). Lucenako Guzmaneko Santo Domingo parrokiako parroko (2004-2006). Kordobako Eleiza Katedral Santuko Kalonje Penitentzialari (2005-2006). 2007an Kordobako Eleizbarrutiko Bikario Nagusi, Kuriako Moderatzaile eta Kordobako Nagusi Babesgabeen Arrebak ordenako Kapilau izendatu eben eta baita Eleiza Katedral Santuko Kalonje artxidiakono-ekonomo be. 2008.eko otsailaren 5ean, Arabako Gotzain titular eta Bilboko Laguntzaile izendatu eben. 2008.eko apirilaren 12an Gotzain Ordenatu zan Bilboko Katedralean. Familia eta Bizirako Espainiako Gotzainen Batzarreko Azpibatzordeko kidea da. 2010.eko apirilaren 17an, Bilboko Eleizbarrutiko Gotzain Administratzaile Apostoliko izendatu eben. 2010.eko abuztuaren 24an, San Bartolome Apostoluaren egunean, izendapena jasoten dau Bilboko Gotzain lez Benedikto XVI.a Aita Santuaren eskutik, Bilboko eleizbarrutiko VI. Gotzain bihurtuz.

Curriculum Vitae

On Mario Izeta Gabikagoxeaskoa Bilboko Gotzaina Doktore da Medikuntza eta Kirurgian Nafarroako Unibersidadetik (1995), Bioetika eta Etika Medikuari buruzko doktore-tesiagaz.

Doktore da Teologian Ezkontza eta Familiari buruzko ikerketarako Erromako Joan Paulo II.a Institututik (2002), Oinarrizko moralari buruzko tesiagaz.

Ekonomian Masterra da Madrileko Enpresa Unibersidadea Fundazinotik eta Madrileko Urrutiko Hezkuntzarako Unibersidade Nazionaletik (2004) eta Kordobako Errege Akademiako kide urgazlea Zientzia moral, politiko eta sozialen sailean 2004tik. Era berean, Bilboko Zientzia Medikuen Akademiako kidea da 2008ko ekainetik.

Ikerketa Bioetikarako Andaluziar Alkartearen (Kordoba 1993) eta ‘Bioética y Ciencias de la Salud’ aldizkari espezializatuaren (1993) sortzailea. Bioetikako hainbat ikastaro eta biltzarretan parte hartu dau Espainian zein atzerrian eta artikulu ugari idatzi dau Bioetika eta Teologia Moralari buruzko aldizkari espezializatuetan eta makina bat beste hainbeste agerkari eta hiztegitan. Bere argitalpenen artean, nabarmentzekoak dira: Futilidad y toma de decisiones en Medicina Paliativa (1997), La moral cirstiana habita en la Iglesia (2004), Nos casamos, curso de preparación al Matrimonio (alkarlanean, 2005).

Irakaskuntzan, Bigarren Hezkuntzako Erlijinoko irakasle izan da (1994-1997); Sakramentuen Teologia, Liturgia eta Liturgi Kantuko Irakaslea Kordobako Eleizbarrutiko Seminarioan (1994-1997); Oinarrizko Moraleko eta Personaren Moral eta Bioetikako Irakaslea Seminario berean eta Zientzia Erlijiosoen Eleizbarrutiko Goi Institutuan (2002-2008). Oinarrizko Teologia Moraleko eta Bioetikako irakasle alkartua Nafarroako Unibersidadeko Teologia Fakultatean 2004tik gaur arte.

Espainiako Gotzainen Batzarrean, Liturgiarako Batzordeko kide izan da. Gaur egun, Laikoen Apostolutzarako Gotzainen Batzarreko Presidenteordea da eta Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeko Presidentea, Frantzisko Aita Santuak 2015ean ospatu zan Familiaren Sinodoan parte hartzeko izendatu ebazan hiru gotzainetako bat izan zalarik.

Bulegoa

Virgen de Begoña, 38 48006 Bilbao Tel: 94.466.79.47

Idazkari pertsonala

Pruden Erezuma Pérez Jn.a. Tel: 94.466.79.47 Fax: 94.466.79.73 Email: gotzainidaz@bizkeliza.org