Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Kurso hasierako tailerretan izena emoteko epea zabalik

created by Irailaren 1etik 23ra |
|   Komunikazinoa

Irailaren 23ra arte egongo da zabalik irailaren 27 eta 28an egingo diran kurso hasierako tailerretan izena emoteko epea. “Goazen 2016” egitaraua, tailerrez, berbaldiaz eta gotzaina buru dala ospatuko dan kurso hasierako liturgi ospakizunaz osotuta dago. Bide bi dagoz tailerretan izena emoteko: 946124645 telefonora deituz edo ‘on line’, http://goazen.bizkeliza.org orrialdean sartuz.

Irailaren 27an, martitzenez, tailerrak egingo dira Indautxuko Karmeneko Ama parrokian: “Ardo barriarentzat, zahagi barriak” (Mk 2, 22) (hizkuntza barriak pastoral jardueran), Vicente Videren eskutik; “Garai honi antzeman” (Lk 12, 56) (kultura aldaketaren eragina familian), Ana Irene del Valleren eskutik; “Jaungoikoaren nahia egiten dauana, horixe dot nik anaia, arreba eta ama” (Mk 3, 35) (jarraipenaren espiritualtasuna), Ana Unzurrunzagaren eskutik; “Nire seniderik txikien honeetako edozeini egun zeuntsena, neuri egin zeunsten” (Mt 25, 40) (karidade eta gizarte egintza, ebanjelizazinorako aparteko eremu), Quico Praten eskutik; “Zeure sinismenak sendatu zaitu” (Mk 10, 52) (fedearen alderdi sendatzailea), Marije Goikoetxearen eskutik eta “Bat bakarra da maisua eta zuek danak zenideak zarie” (MT 23, 8) (Batasun ardurakidea misinoan), Xabier Larrañagaren eskutik.

Irailaren 28an, eguaztenez, Santiago katedralean, Elisa Estevez teologoak berbaldia eskainiko dau 18:00etan, “abian dan Eleiza” gaiaren inguruan. Berbaldiaren ostean, 19:30etan, Eleizbarrutiko Pastoral Ekiturteari hasierea emongo jako, Gotzaina buru dala egingo dan eleizkizunean.