Sarrera - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Sarrera

Centrar imagenes

Jainkoaren Eleizak Sinodorako deialdia jaso dau. Lekuko Eleizetan kontsulta egitea funtsezko aldia da ibilbide honetan.

Urriaren 17an, alkarte bakotxean Sinodoaren aldeko ospakizunagaz, aldi honi emongo jako hasiera Bizkaiko Eleizan eta gainerako eleizbarruti guztietan.

Bide honetarako gida lez, irakurteko aurkezten deutsuegun prestaketarako agiriaz gainera, kontsultarako deialdia jaso daben askotariko taldeentzat lan hau burutzeko eleizbarrutiko lagungarriak eskura jarriko doguz. Hauxe da proposamena: gitxienez ordu biko batzarra antolatu, aurkezten diran kontu honeek aztertzeko eta lantzeko.

Honeek dira lagungarriak:

  • Otoitza
  • Motibatzeko idazkia
  • Gogoeta bideratzeko galdeketa
  • Erantzunak era digitalean iraultzeko bidea

Kontuan hartzeko egunak:

Hona hemen prozesu honetan kontuan hartu behar doguzan egunak:

  • Urriak 15: Lagungarriak prest euskeraz eta gaztelaniaz bizkeliza.org web orrialdean
  • Urriak 17: Sinodoaren hasieraren ospakizuna domeketako eukaristietan 
  • Abenduak 15: Erantzunak bialtzeko azken eguna 
  • 2022 Urtarrillak 22: Sinodo-topaketa eleizbarrutian 
Sinodo-seneko Eleizaren ibilbideko aldia
Centrar imagenes