Elizbarrutiko lagungarriak - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Elizbarrutiko lagungarriak

Centrar imagenes

SINODOA 2021-2023. SINODO-SENEKO ELEIZAREN ALDE: ALKARTASUNA, PARTAIDETZA ETA MISINOA goiburuaren haritik, Frantzisko aita santuak deialdia egin deutso Eleiza osoari Eleizaren bizitza eta egitekoa, “alkarregaz egindako bidetzat” hartuta, hobetzeko baliagarri izan daitekezan estiloari, egiturei eta ekimenei buruz hausnarketa egiteko ibilbidean parte hartu daian. Beste era batera esanda: “Sinodo-senez egindako bidea da Jainkoak hirugarren milurtekoko Eleizarentzat gura dauan bidea”.

Bilboko Eleizak be jaso dau dagoeneko deia, bere historia eta sentsibilitatetik urritik abendura ospatuko dan Sinodoaren eleizbarrutiko aldian parte hartu daian; eta Eleiza deituta, deituta gagoz eleiztarrok be, aniztasunari uko egin barik.

Argitu eta hedatu beharreko planteamenduak dagoz, eztabaidatu beharreko kontu zehatzak eta alkarregaz proposatzeko erabagiak. Ziur gagoz, proposatzen jakun ibilbidean parte hartzea bera bakarrik be baterako ikaskuntzarako baliagarri izango danaz, beste aukera batzuetan esperimentatu izan dogunez. Adore emon gura deutsuegu, beraz, egiten jakun deialdiari erantzuteko.

Lagungarriak jatsi (PDF formatua)



Lagungarriak jatsi (Word formatua)