Ezohiko hilabete misiolaria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Jainkoaren Erreinua eta bere Zuzentasuna dira Misioaren zerumuga, Jainkoaren biziaren haziaren osotasun bezala lagun bakoitzaren bihotzean, herri bakoitzean, kultura bakoitzean

MISIOAREN LANA, ERREINUAREN AFANA

Frantzisko aita santuak dei egiten digu, Ezohiko Hilabete Misiolari (EMH) honetan gure konpromiso misiolaria berri dezagun, misiolari alderdia Elizaren bizitzaren erdian jar dezagun. Benedikto XV.ak gerra arteko garai hartan misiolari bultzada emateko asmoarekin idatzi zuen “Maximun Illud” gutun apostolikoaren mendeurrenarekin lotzen du Aita Santuak.

Misiolari kontzientzia indartzeko eta bizitzaren eta pastoraltzaren misiolari eraldaketari ilusio berrituez ekiteko diosku.

MISIO GOGOA, ELIZAREN ZANGOA!

Bizkaiko 272 misiolarik dihardue Jainkoaren Erreinua eraikiten Amerikan (186), Afrikan (25), Europan (39), Asian (20) eta Ozeanian (1); ehuneko 51 emakumeak dira eta ehuneko 49a gizonak. Kongregazinei dagokienez, jesuitak dira, gizonezkoen artean, ugarienak, eta Berrizko Mesedetako Misiolariak, emakumeen artean.

MISIOLARIAREN BIHOTZA JUSTIZIAZKO TAUPADAK!

h: 129px; height: 112px;" alt="" src="http://www.bizkeliza.org/fileadmin/documentos/_misiones/logotipo/bautizados_logo.jpg">
Aurkezpena eta materialak Jardueren
 egitaraua
Baliabideak Lekukotasunak