Domund 2018

Alda ezazu mundua - Cambia el mundo

Aurtengo goiburua, “ALDATU EIZU MUNDUA”, deia da, danok izan gaitezan erreferente, konpromiso eta itxaripenari dagokionez. Misiolariak dira horren adierazgarri eskaintzen deuskuen barritasun eta sormenagaz.

Misiolari hilebetea gazteakaz bizitzeko dinosku Frantzisko aita santuak eta geure egiten dogu proposamen hori, “Kristok gure esku izten dauan misinora zabaltzen danean, kristau fedeak beti gazte irauten dauaneko ziurtasunetik”. Gazteengana joten dau, urrian Erroman ospatuko dan Sinodoa dala-eta: “fedearen argitan, Jesus Jaunak gazteoi esan gura deutsuena eta, zuon bitartez, kristau alkarteari esan gura deutsana hobeto ulertzeko aukera da”.