Domund 2017

Izan zaitez ausarta, Misinoa zain dozu

Aurtengo goiburua, “IZAN ZAITEZ AUSARTA, MISINOA ZAIN DOZU”, misinorako deia da danontzat. Geure egiten dogu Frantzisko aita santuaren proposamena: aparteko misiolari hilebetea bizi, misio ad gentes dalakoaren inguruan otoitz egiteko eta hausnartzeko aparteko aldia bizi… Fedearen  alderdi unibersala eta kristau maitasuna behartsuenakaz bizitzeko bere konbitea onartuz, misinoen jardunladi hau Eleiza osoagaz bat eginda ospatuko dogu. Aita Santuaren ardurapeko Misiolari Egintzen bitartez, misiolarien eta misinoen beharrizanei aurre egiteko uholde anaikor eta solidarioa eragin gura dogu, bide batez gure Eleizaren misiolari sena sendotuz eta suspertuz.

Dei egiten deutsegu alkarte guztiei DOMUND eguna dala-eta antolatu

diran misiolari lankidetzarako jardueretan. SCAM (Misiolari Sustapenerako Baterako Zerbitzua) deitutako taldeko misiolarien lankidetza nabarmendu gurako neuke. Eurak ikastetxe eta ikastoletara joango dira lekukotasuna emotera. Azken batean, Ebanjelioaren indar eraldatzailearen lekukotasuna emoten daben esperientzia esanguratsuak dira. Euren misiolari testigantza entzun gura daben parrokiek jo daiela ordezkaritzara.

DOMUND egun ona izan! Aprobetxatu daigun misiolari egun eta hilebetea hausnarketa egiteko eta gure talde eta alkarteetan, geure segurtasun eta mugak gainditu eta beste kultura eta errealidade batzuetara zabaltzeko nahia bizteko eta ekin deiogun bideari, Jesusen Barri Ona danengana eroateko.

Eskerrik asko kanpainan laguntzen dozuen guztio!

Felicitas Martin Fernández.

Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaria