DOMUND 2021

“KONTATU IKUSI ETA ENTZUN DOZUNA”

Adiskideok:

Misinoetarako Ordezkaritzatik datorren urriaren 24an, domekaz, ospatuko dan DOMUND 2021 kanpainaren barri emon gura deutsuegu..

Apostoluen Eginetan oinarritutako goiburuak gutako bakotxaren eta alkartearen lekukotasuna biztu gura dau: “Kontatu ikusi eta entzun dozuna”. Bihotzean daukaguna ezagutzera emonez, makina bat anai eta arrebaren egoeraz “arduratzeko” deia da.

On Joseba Segura gotzainak bere mezuan dinoanez: “Kanpaina honek martxan jarri gura gaitu, gure buru eta bihotzak zabalduz. Kristoren misinoaren barruan gagoz eta misino horrek danon laguntza behar dau: “Zoaze, bada, bidekurutzeetara eta deitu ezteguetara guztiak aurkitu ahala” (Mt 22, 9). Inork ezin dau bere burua errukizko maitasuna sustatzeko deitik kanpo ikusi. Kristok gizon eta emakume eskuzabalak behar ditu gaur be, fede sendoa dabenak, Jainkoaren Maitasunari bide emoteko eta munduaren kanpoaldeetan agertzera emoteko gauza diranak”

 DOMUND eguna ondo ospatu eta aprobetxatu gogoeta eta ekintzarako egun hau zuon talde eta alkarteetan misiolari bokazino barriak eragiteko.

“Jainkoak mundura, herriz herri, bildu gura gaitu gaur be, bere maitasunaren lekukotasuna emoteko, IKUSITAKOA ETA ENTZUNDAKOA KONTATZEKO”. Eskerrik asko kanpaina garatzen lagundu eta, bide batez alkarteak gure anai eta arrebarik behartsuenen garrasia entzutera zabaltzen dozuezanoi.

Feli Martin
Misinoetarako ordezkaria