DOMUND 2020
“Hemen nago, bidal nazazu” (Is 6, 8)
Eleiza osoaren bide misiolariak jarraitu egiten dauala gogoratzen deusku Frantzisko Aita Santuak egun honetarako idatzi dauan mezuan. Gaur sekula baino beharrezkoagoa dan bokazino misiolariaren barritzaile, sortzaile, bultzatzaile eta eragile izatera bultzatu eta munduko herri guztietara Jainkoaren maitasunaren lekuko lez bialdu gaituan EHMa ospatzetik gatoz.
Geure egingo dogu misinoen munduko jardunaldi hau Eleiza osoarekin bat eginda ospatzeko deia eta dei egingo deutsegu alkarte guztiei DOMUND eguna dala-eta misiolari lankidetzarako antolatutako askotariko jardueretan parte hartu daien. Jentea batzea gatxa izan daitekenez osasun egoeraren eraginez, lagungarriak prestatuko doguz misiolariekiko hartu-emona eta gertutasuna sustatu ahal izateko.
DOMUND egun ona izan daigula egun eta hilebete misiolari hau aprobetxatu daigula hausnartzeko, ekiteko eta gure talde eta alkarteetan misiolari bokazino barriak sustatzeko!
Info & Kontaktua
Ordezkaria:
Feli Martín
Telefonoa: 94 679 00 43
Mail: fmartin@bizkeliza.org
Kideak:
Mertxe Aguirre
Telefonoa: 94 612 46 48
Mail: magirre@bizkeliza.org
Pili Larizgoitia
Telefonoa: 94 401 36 99
Mail: plarizgoitia@bizkeliza.org
Helbidea:
Plaza Nueva, 4-2º, 48005 BILBAO
Telefonoa: 94 401 36 99
Mail: misiobi@bizkeliza.org