"Zerbait barria erneten ari da"

2018ko Eleizbarrutietako Misinoen Kanpaina

Adiskideok,

Aurreko urteetan lez, martxoaren 18an, ELEIZBARRUTIETAKO MISINOEN eguna ospatuko dogu euskal eleizbarrutietan. Hauxe da kanpainarako izenburua:

“ZERBAIT BARRIA ERNETEN ARI DA – ALGO NUEVO ESTÁ BROTANDO”

Aurtengo kanpainan, Afrikan jarri gura dogu arreta, baztertuta dagozan gizon eta emakumeen aldeko alkartasunez, afrikar kontinentearen aldeko konpromisora garoazan alkartasunez.

Fedearen alkarte alderdiari dagokion balioa emon gura deutsagu katekisten bitartez, izan be honeek garrantzitsuak eta baloratuak dira Afrikako kristau alkarteetako pastoralgintzan.

Afrika eta afrikarrak adiera positibo eta eraikitailean ezagutu eta hurreratu gura doguz. Hango gizarte, eleiz eta politika eremura hurreratu. Geure ANAI eta ARREBAK dira. Eleizbarrutietako Misinoek 60 urte inguru daroaguz Afrikagazko misiolari hartu-emonean.

Hegoaldeko Ahotsei dagokienez, Kenyan misiolari lanetan diharduen monja Marianita ekuadortar bi izango dira gure artean. Gizarte eta eleiz errealidadearen lekukotasun gertuko eta zuzena emongo deuskue.

Isaias profetaren berbak (43, 19) aukeratu doguz kanpainaren goibururako: “Zerbait barria erneten ari da. Algo nuevo está brotando” basamortua zeharkatzen ari bagara be, gure ustez iragarpen hau egia bihurtzen ari dalako eta itxaropenera eta zerbait barria erneten ari dala sinistera garoazalako.

Ondoren aurkezten doguzan askotariko jarduerak programatu doguz. Parte hartu eizue eta animatu beste batzuk be parte hartzera.

Zain gaukazuez