Oharra hausterre egunari buruz

Hautsaren ezarpena pandemia aldian

Hautsa bedeinkatzeko otoitza egin eta, ezer esan barik, ur bedeinkatuaz ihinztatu ondoren, abadeak behin esango dau batutako guztientzat Erromako Meza liburuko formula: «Bihotz-barritu zaiteze eta sinistu Barri Ona», edo: «Gogoratu hauts zarala eta hauts bihurtuko zarala».

Ondoren, abadeak eskuak garbituko ditu eta maskara jarriko dau sudur eta ahoa babesteko eta hautsa ezarriko deutse hurreratzen jakozanei edo, egokitzat jo ezkero, euren lekuetan zutik dagozanengana joango da. Abadeak hautsa hartu eta lagun bakotxaren buru gainera jausten itziko deutso, ezer esan barik”.

Jainkozko Gurtzarako eta Sakramentuen Diziplinarako Kongregazinoaren egoitzan, 2021.eko urtarrilaren 12an.

Robert Card. Sarah
Prefecto

✠ Arthur Roche
Arzobispo Secretario