Etorkin eta errefuxiatuaren munduko eguna

|   Migraciones

Datorren urtarrilaren 14an ETORKIN ETA ERREFUXIATUAREN MUNDUKO EGUNA ospatuko dogu, “etorkin eta errefuxiatuak hartu, babestu, sustatu eta gizarteratu” goiburuagaz. Aitatutako jardunaldi hau fedetik ospatzeak alkartearen indarraz jabetzera garoaz eta misinora bultzatzen gaitu.

Eguneko goiburua, Frantzisko Aita Santuak dinoskun lez, harreraren jarrera ebanjelikoa gogoratzeko deia da: “Bertako bat bezala, zuetako bat balitz lez, hartuko dozue etorkina eta zeuen burua lez maitatuko, etorkin izan zinien-eta zeuek be Egipton” (Lb 19, 34). Gure atea joten dauan kanpotar bakotxa historiako edozein sasoitan atzerritar onartu edo baztertuagaz bat egiten dauan Jesukristogaz bat egiteko aukera da. Jaunak Eleizaren ama-maitasunaren ardurapean izten dau etorkizun hobearen bila bere herria derrigorrez itzi behar dauan gizon-emakume bakotxa. Ardura hau esperientzia migratzailearen aldi guztietan zehaztuko da: urteera, bidaia, iritsiera eta itzulera. Eleizak sinistedun guztiakaz eta borondate oneko gizon eta emakumeakaz konpartitu gura dauan erantzukizun handia da, gaur egungo migrazinoek aurrez aurre jarten deuskuezan askotariko erronkei eskuzabaltasunez, prestasunez, jakituriaz eta irekitasunez –bakotxak bere ahalmenen arabera- erantzutea dagokigu-eta”.

Jardunaldi hau dala-eta, urtarrilaren 14an, domekaz, Eukaristia ospatuko dogu 19:00etan Begoñako Basilikan, on Mario Izeta gotzaina buru dala. Ondoren, parrokiako lokaletan, kulturarteko merienda egingo dogu.

Ondorengo jarduerak antolatu doguz egunari lotuta:

  • Argazki-lehiaketa, “etorkin eta errefuxiatuei HARRERA EGIN” gaiaren inguruan.
  • Urtarrilak 11 (eguena): Mahai-ingurua: “HARRERA etorkin eta errefuxiatuei. Hainbat esperientzia”. Lekua: Barria (Plaza Barria, 4, Bilbao). Ordua: 19:30.
  • Urtarrilak 14 (domekea): lehiaketara aurkeztutako argazkiak proiektatu eta sariak banatu irabazleen artean. Lekua: Begoñako parrokiako lokalak. Ordua: 18:00.

Bialtzen deutsueguzan lagungarriak eta proposatutako jarduerak ospakizunaren esangura eta bizipena aberasteko baliagarri izango diralakoan, eta aldez aurretik zuon harrera eta laguntasuna eskertuz, agur t’erdi!

Back