Etorkin eta Errefuxiatuen Eguna

Zaurituen ahotsa, itxaropenaren hotsa

KRISTAU ALKARTEEI

Kaixo, lagunok!

Urtarrilaren 15ean Etorkin eta Errefuxiatuen Eguna ospatuko dogu, ondorengo lemapean: Zaurituen ahotsa, itxaropenaren hotsa / Menores migrantes vulnerables y sin voz. Reto y esperanza.

Fedearen ikuspegitik, egun honek alkartearen garrantzia erakusten deusku, eta misiora bultzatzen gaitu. Aita Santuak esan deuskunez, eguneko lema edo hari nagusiak Jesusen berbak eta harrera gogoratzen deuskuz: Honelako ume bat nire izenean hartzen dauanak neu hartzen nau; eta ni hartzen nauanak, ez nau ni hartzen, ni bialdu nauana baino”. Horren arabera, aurten gure begirada ume eta gaztetxo etorkinengan jarri nahi dogu, batez ere bakarrik eta babes barik aurkitzen diranengan. Lema hori benetan gogoan hartuz eta bertan oinarrituz, jarri daiguzan etorkinak gure elizkizunaren erdian. Aprobetxatu dagigun egun honek emoten deuskun aukera, etorkinen alkartea aintzakotzat hartzeko!

Urtero egiten dogunez, kartela eta liturgiarako lagungarriak bialtzen deutsueguz. Elizbarrutiko web orritik ere jaso daikezuez, zuzenbide honetan: www.bizkeliza.org/areas-pastorales/caridad-y-justicia-migraciones . Gotzainen mezua eta beste lagungarri batzuk ere aurkitu daikezuez, egun horretako elizkizunak ahalik eta egokien prestatu ahal izateko.

Egun horren bezperetan, beste ekitaldi interesgarri batzuk izango ditugu:

  • Hilaren 12an, eguenez, mahai ingurua antolatuko dogu Barrian, arratsaldeko 7:30etan.
  • Hilaren 14an, zapatuz, Begoñako parrokian, ondorengo egitaraua izango dogu:
    • 11:00etan – Tailerrak eta jolasak
    • 14:00etan – Bazkaria
    • 18:00etan – Eukaristia basilikan

Guzti honek egun hori ondo antolatzen lagunduko deutsuelakotan, zuen jarrera eta harreragaitik eskerrak emonaz agurtzen zaituet bihotzez.