Zer da "Bizkaia ixilik-Círculos del Silencio?

Hileko azken eguaztenez. 19:30etan. Bilbao, Portugalete, Barakaldo

Etorkin eta errefuxiatuei alkartasuna adierazoteko jarduera ez biolentoa da. Herritarren mobimentu lez sortu zan Frantziako Tolosan 2007an eta hainbat herrialde eta uritara hedatu da, ondorengo helburu honeekaz:

  • Politika migratzaileak eta etorkizun hobearen bila erbesteratzen diran personen eskubideen urratzea salatu
  • Aitatutako persona horreek jasaten dabezan sufrimentuaz eta bidegabekeriaz jaubetu
  • Etorkin eta errefuxiatuen aldeko alkartasun eta harrerazko kultura suspertu
  • Herritarrak mobilizatu, persona horreentzat eratnzun zuzen eta duina bilatzea aldarrikatu daien

Deialdia egiten dogu ondorengoak lortzeko politika zuzenak eskatzeko:

  1. Gure herri eta uriak harreragileak izan daitezala eta etorkinen oinarrizko beharrizanei  -elikadura, etxebizitza, osasuna, lana, sareak,…- erantzun deieela.
  2. Beharrezko aurrekontu-sailak izendatu daiezala politika migratzaile egokirako estaduan, alkarte autonomoetan, udaletan…
  3. Nahi bako migrazinoaren arrazoiei aurre egin deieela: gatazka armatuak, baliabide naturalen ebastea, pobretasuna eta desbardintasuna, klima aldaketa, ustelkeria… eta jatorrizko herrialdeetatik ataratea erabagiten daben joan-etorri segurua bermatu, euren bizia eta duintasuna arriskuan jarri barik.
  4. Etorkinak sartzen dabezan zentroetan dagozan personen eskubideak bermatu daiezala.
  5. Legez kontrakoak eta ezmoralak izan eta gizatasuna kentzeaz batera, personak merkantzia balitzaz lez hartzen dabezan hitzarmenei uko egin deieela.