Argazki-lehiaketa

“Etorkin eta errefuxiatuei harrera egin”

Antolatzailea:

Migrazinoetarako Pastoraltza. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritza.

Hartzaileak:

Umeak, gazteak eta helduak.

Gaia:

“Etorkin eta errefuxiatuei harrera egin”

Helburua:

  • Argazki baten bitartez, parte hartzen duen pertsonarentzat, harrerak zer esan nahi duen adierazi, migrazio-prozesuetan, etorkin eta errefuxiatuekiko…, bai zentzu onean bai txarrean.
  • Prozesu migratzaileetan HARRERAK dauan garrantzia agertzera emon

Lehiaketaren oinarriak:

  1. Hiru kategoria ezartzen dira
    • A.- Umeak (12 urtera arte)
    • B.- Gazteak (13-17 urtekoak)
    • C.- Helduak (18 urtetik gorakoak)
  2. Partaide bakotxak gaiari buruzko argazkia aurkeztuko dau: “HARRERA” etorkin eta errefuxiatuei
  3. Argazkia ‘jpg’ formatuan eta koloretan aurkeztuko da eta migraciones@bizkeliza.org helbide elektronikora bialduko.  Mezuan, datu honeek jarriko dira: Izena eta abizenak, jaiotze-data, ikastetxe/parrokia/taldea eta harremanetarako telefonoa.
  4. Urtarrilaren 10eko 20:00ak baino lehen aurkeztu behar da.
  5. Ez da garaiz kanpo aurkeztutako argazkirik onartuko.
  6. Urtarrilaren 14ean, igandean, Begoñako parrokiako lokaletan, arratsaldeko seiretan, sariketan aurkeztutako argazkiak proiektatuko dira eta irabazi duten 3 argazkiei saria emango zaie.
  7. Kategoria bakotxeko sari bat izango da eta esker oneko diploma banatuko jake partaide guztiei.
  8. Ez da muntaiarik onartzen, ezta argazki-programaren bategaz manipulatutako argazkirik be.
  9. Eskubideak: Argazkien egileak argazkian agertu daitekezan personen, lekuen eta marken ezinbesteko baimena dauala autortuko dau, eta partaidea bera da erantzule bakarra arrazoi horrengaitik jarri daiteken edozein erreklamazinoren aurrean, Migrazinoetarako Ordezkaritza eta Bilboko Eleizbarrutia edozein erantzukizunetik libre geratzen dalarik.
  10. Migrazinoetarako Pastoraltzak argazkiak erabili ahal izango ditu, aurrerantzean egin daitekezan lehiaketak iragarteko edo pastoral helburuetarako.