Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Munduko Eguna eta Maiatzaren 1a

|   pastoralobrera

Pertsonak gogoratuko ditugu, azken urteko (2020ko apirilak 28-2021ko apirilak 28) prentsa-izenburuen bitartez.

Apirilaren 28a

Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Munduko Eguna

Oroimena: barrien oroimena

Lanen oroimena…

Ezbeharren oroimena…

Lantoki-enpresen oroimena…

Gizataldeen oroimena…

Herrien oroimena…

Familien oroimena…

Pertsonen oroimena…

Oinazetsuen oroimena…

Biktimen oroimena…

… oroimena

Zure-gure oroimena.

Lau minutuz, barriak, laneko egoerak, pertsona-familien atsekabea… errepasatu, aldatzeko, bizitzarako…

Gaurkoa… biziaren alde egiteko eguna da.

Gaurkoa… babesa eta alkartasuna erakusteko eguna da.

Gaurkoa… lanean jarraitzeko eguna da.

Gaurkoa… otoitz egiteko eguna da:

Jesus Jauna,  egun osoa eskaintzen deutsugu, gure lan, borroka, poz eta atsekabeak…

/… Etsita dagozan militanteek iraun daiela zure Maitasunean. 

Eta lanaren eta borrokaren ohorezko esparruan  hildako gizon eta emakume langileek atseden hartu daiela bakean. 

Maria, behartsuen Ama, otoitz gure alde. Amen.

Dagokiozan artxiboak

Maiatzaren 1a

Gaur, sekula baino gehiago, gizalegezko lana!

«Gaur, sekula baino gehiago, gizalegezko lana!» goiburuaren haritik, Eleiza Gizalegezko Lanaren alde (EGL) ekimenak agiria kaleratu dau maiatzaren 1aren inguruan, besteak beste, pandemiak lana izateko eskubidea ahuldu dauala eta miloeka gizon eta emakume langileri, batez be emakume eta gazteei, txirotasuna, ezegonkortasuna eta bazterketa ekarri deutsela ohartarazoz. Egoeraren okertze honek “lana izateko eskubidea arriskuan” jarri dau eta, ondorioz, “gizarte hitzarmena krisian sartu da, eta honen eraginez, baita demokrazia bera be”…

Ekimen hau sustatzen daben kristau seneko erakundeak. Caritas, CONFER Lekaide eta Lekaimeen Espainiako Biltzarra, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadea (HOAC), Justizia eta Bakea, Gazteria Ikasle Katolikoa (JEC) eta Gazteria Langile Kristaua (JOC).

Dagokiozan artxiboak

 

Back