Gizalegezko lanaren aldeko eleizbarrutiko I. eguna

Datorren apirilaren 18an gizalegezko lanaren aldeko eleizbarrutiko I. eguna ospatuko dogu. Lanak garapen eta hazkunde pertsonalaren eragile lez dauan gizatasunsenean arreta jarriz bizitzeko aukeratzat hartu gura dogu. Lanak pertsona egiten gaitu, doeak banatzeko, hartu-emonak eratzeko eta giza familia zaintzeko eta giza familia lez bizitzeko aukera emoten deusku.

Sasoi honetan, ekoizpen eta kontsumorako jardunbideak merkatzia bihurtu dau lana, gizon eta emakume askori duintasuna ukatuz eta bazterketa eta kanporatzea (langabezia, behin-behinekotasuna, pobretasuna,...) eraginez.Eleizbarruti lez,egoki deritzagu gizalegezko lanaren aldeko konpromisoaren inguruan hausnartzeko, otoitz egiteko eta konpromiso hori sendotzeko eguna izateari, lanak gizon-emakumearen nortasunik sakonena agertzera emoten deusku-eta.


GIZARTEAREN MUINA, LAN DUINA JORNADA DIOCESANA POR EL TRABAJO DIGNO, goiburua ardaztzat hartuta, hainbat bitarteko eta jarduera aurkezten deutsuegu, bakarka zein talde eta alkarteetan landu daizuezan:

  • Gizalegezko lanaren aldeko Eleizbarrutiko eguna.On Joseba Segura Etxezarraga
  • Kartela (paper-euskarrian eta webetik jaisteko moduan)
  • Otoitza (paper-euskarrian eta webetik jaisteko moduan)
  • Solasaldia (on line, apirilaren 14an, 19:00etan, Antonio Aranda Lanaren Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko Saileko arduradunagaz), berbaldia jarraitzeko izena emoteko epea bihar, apirilak 13, amaituko da eta izena emon gura dabenek mezua bialdu behar dabe pastoralobrera@bizkeliza.org helbidera.
  • Bizitza azterketarako lagungarriak (web orrialdean eskuratu daiteke), gazte eta helduentzat
  • Liturgia lagungarriak (web orrialdean eskuratu daitekez)
  • Gizalegezko lanaren aldeko Eleizbarrutiko eguna.On Joseba Segura Etxezarraga

Pazko aldiko hirugarren Domeka honetako ospakizunean, aurkeztu daiguzala, ogi eta ardaoagaz batera, guztion bizitza eta lana, Jainkoaren irudiko eta bere batasun egitasmoan lankide garala jakinda.

Egunari lotutako ekimenak landu eta hedatu zuon inguruan. Zeuon esanetara gaukazuez edozein argibide edo laguntza behar izan ezkero.

Agur bat.


Manu Moreno
Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaria

Bilbao, 2021.eko martxoaren 30a

Dagokiozan artxiboak

Back