Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzearen aldeko nazioarteko eguna. 2020.eko azaroak 25. Aizu nº 80. Pandemia isila

Karidade eta Zuzentasunerako eta Misinoetarako Ordezkaritzek eta Bilboko Eleizbarrutiko Caritasek agiria kaleratu dabe gaur, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzearen aldeko eguna dala-eta.

COVID-19a hedatzeaz batera, emakume eta neskatoen aurkako indarkeria areagotu egin da mundu osoan. Blokeo-neurriek birusaren zabalkundea mutatzen laguntzen badabe be, etxean indarkeria jasaten daben emakume eta neskatoak gero eta bakartuago dagoz pertsonengandik eta lagungarri izan daikiezan bitartekoetatik.

Azaroaren 25ean ospatuko dan emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzearen aldeko eguna ospatuko dala-eta, eurengan jarri gura dogu gure arreta, gure alkartasuna eta hurkotasuna adierazteaz batera. Gogoan doguz, batez be, aurton hil dabezanak. Bizkaian, Paola eta Miren. Eta eurakaz batera, Estatua hil dabezan 38ak gogoratu gura doguz, indarkeria honen eraginez munduan hilten dabezan emakume guztiak eta baita bortxatutako milaka emakumeak eta gatazka armatuetan gerra-arma lez erabilten dabezanak.

Emakumeen aurkako indarkeriari lotutako zenbakiek, kopuruek, behin eta barriro asaldatu eta sutan jarri behar gaitue. Ezin gara axolagabe geratu. Isiltasun asko eta asko hausteko eta, batez be, gizon eta emakume bakotxaren duintasunaren bortxaezintasunean oinarritutako hartu-emonak sortzeko erronka dogu (Bizkaian, normaltasun barrirako prozesuaren ostean, salaketek %43 egin eben gora ekainean eta %60 uztailean. Biktimen arretarako zerbitzuetara egindako deiak %20,4 gehitu ziran pandemia aldian. Indarkeria sexistaren biktima diran emakumeek batez beste bederatzi urte behar izaten dabez erasotzailea salatzeko. Euren bikotekideek hildako emakumeen %60 inguruk ez eban tratu txarren egilea salatu.

Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzearen aldeko nazioarteko eguna. 2020.eko azaroak 25.

 

COVID-19a bizteaz batera, emakume eta neskatoen aurkako indarkeria areagotu egin da mundu osoan. Blokeo-neurriek birusaren zabalkundea mugatzeko balio badabe be, indarkeria jasaten daben emakume eta neskatoak gero eta isolatuago dagoz eta gero eta urrunago dabez lagundu deikieen pertsonak eta bitartekoak.

Emakumearen aurkako indarkeria ezin da inondik inora onartu. Tratu txarrak jasaten dabezan emakume guztien alde, jasandako erasoengaitik bizia galdu daben emakumeen alde.

Bardintasunean oinarritutako hartu-emonak suspertu daiguzala

Por las mujeres que son víctimas de malos tratos, por todas aquellas que han perdido la vida a causa de las agresiones sufridas. EGIN DAGIGUN OTOITZ.

Aizu nº 80. Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzearen aldeko nazioarteko eguna. 2020.eko azaroak 25.

 

 Pastoral Obrera / Lan Mundua
Bilbao. Noviembre 2020

Back