Aizu!!! 78. zenb. "Maiatzaren 1a dala-eta. Guztion onaren eta osoko garapenaren alde”. 2020ko apirila

Eguna Apirilak 28. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Munduko.

“Langileek eta enpresek hondamendiari aurre egin beharko deutse, bai garatutako ekonomietan eta bai garapen-bidean dagozan ekonomietan be… Azkartasunez, erabagiz eta koordinatuta jardun behar dogu. Neurri zuzen eta preminazkoek biziraupenaren eta kolapsoaren arteko aldea ezarri daikie”. Guy Ryder LANEko Zuzendari Nagusia.

 DATU ESANGURATSUAK

  • Lanerako Sailaren datuen arabera eta koronabirusaren pandemiaren ondorioz ezarritako alarma-egoerak eraginda, apirilaren erdialdera, Euskadin, 170.229 langilerengan eragiten eben 24.727 ERTE egozan zenbatuta.
  • Martxoan, EAEan, 128.213 langabetu egoan, otsailean baino 10.974 gehiago. Langabeziaren ezohiko hazkunde hau osasun-alarma egoeraren ezarpenak sortutako egoeratik ulertu daiteke.
  • Estatuan, langabeziak %9,31ko gorakada izan dau, 302.265 langabetu gehiago, guztira erregistratuta dagozanak 3.548.312 diralarik.
  • Etxeko lanak egiten dabezan emakume langileen artean egin barri dan galdeketak aditzera emoten dauanez, gehienak kalte-ordainketa barik kaleratu dabez; beste batzuek opor-egun lez zenbatu behar izan dabez lan egin ez daben egunak. Barneko emakume langile askori lan-karga dezente gehitu jako eta ez jake atsedenaldia errespetatzen.

 
Guztion onaren eta osoko giza garapenaren aldeko burruka izango dira krisialdi honetatik urteteko parametro nagusiak.

 

APIRILAK 28 – LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNERAKO MUNDUKO EGUNA

 

Apirilaren 16an, langile bat hil zan Arrigorriagako tailer batean. Heriotza eragin dauan laneko lehenengo ezbeharra alarma-egoera ezarri zanetik eta urteko zazpigarrena Euskadik, langile biren desagerpena eragin eban Zaldibarreko luizia kontuan hartu barik. Lau ezbehar Araban izan dira eta hiru, azken hau barru, Bizkaian.

 

“Lanaren eta burrukaren, ohorezko ekintzan hildako gizon eta emakume langileek atseden beie bakean” Goian beitez!

Erantsitako dokumentazioan aurkituko dozue barri gehiago.

 

Lana bizigai. El trabajo es para la vida.

Eleiza gizalegezko lanaren alde.                                                                                           Pastoral Obrera / Lan Mundua

                           Bilbao. Abril  2020

Dagokiozan artxiboak

Back