AIZU Nº 76. Ez, esan ez!!! No más violencia contra las mujeres!!!

“¡Cuántas mujeres padecen el peso de la vida y el drama de la violencia. El Señor quiere que vivan libres y con plena libertad!”.P. Francisco

Azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzearen aldeko eguna ospatuko dala-eta, gaurko munduko giza eskubideen urraketarik hedatuen, iraunkorren eta suntsitzaileenaren aurkako garrasi diran Frantzisko aita santuaren hitz honeekaz bat egiten dogu.

Gizakia askatasunean maitasun eta alkartasun dan Jainkoaren antz eta irudiko sortua izan da. Askatasunik ez bada, ez dago ez maitasunik ezta alkartasunik be. Maitasunak ez dau sekula estutzen eta are gitxiago itoten. Maitasuna sekula ez da axolagabe besteen sufrimentuaren aurrean. Zaintzeko gaitasuna da gizakiaren funtsa. Tratu txarrak apurtu egiten dau senidetasuna eta zaintzea. Tratu onak Jainkoaz hitz egiten deusku.

Indarkeriaren biktima diran emakumeek ondoan sentitu gaiezala erabatekotasunez, maitasunez eta eraginkortasunez eta horretarako maitasun askatzailea dan Jesusengan agertzera emondako Jainkoak eraldatutako alkarte bihurtzeko konpromiso sendoa erakutsi daigula, beste talde batzukaz indarrak batuz salaketan eta indarkeriaren biktimen aldeko eta prebentzinoaren aldeko neurriak eskatzean.

Imágenes para descargar

LOGOTIPO

ICONO (Para Whatssapp)

 

Back