Lan Kanpamentuak 2019

Jesusen Jaungoikoagaz bazterketaren munduan bat egitearen esperientziak.

“Karidade eta Zuzentasunerako, Fede-zabalkunde eta Katekesirako, Caritaserako eta Misinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkaritzek urte osoan zehar “JESUSEN JAINKOAGAZ BAZTERKETAREN EREMUAN BAT EGITEKO ESPERIENTZIAK” lan-kanpamentuetan parte hartzeko aukera eskaintzen deutsegu gazte eta helduei.

Gehien sufritzen dabenen alde jarduten daben erakunde eta taldeetan zerbitzuzko esperientzia bizitzera deitzen zaituegu, guzti horreen ondoan dagoan eta mundu abegitsu, maitekor eta senidekorragoa egiteko lankidetzan onartzen gaituan Jesusegaz bat egitearen esperientzia bizi ahal izateko.

Alkarbanatzeko, hausnartzeko, zerbitzatzeko, otoitz egiteko, alkarlanean jarduteko, besteakaz alkartzeko eta alkarregaz gozatzeko, hainat leku ezagutzeko… egunak dira.

Zatoz!

CEUTA, Ekainak 27-Uztailak 7

  • Lekua: Kurutze Zuriko frantziskotarren egoitzan desgaitasuna daben personakaz.
  • El Príncipe auzoan, umeakaz.
  • Hartzaileak; 2001 eta 2002etan jaiotako gazteentzat.
  • Izen emotea:2019.eko maiatzaren 15a.
  • Kostua: Bidaia+70€ laguneko, ostaturako.
  • Kontaktua: Jose Eizaguirre, 944795623, infanciajuventud3@bizkeliza.org
  • Izena emoteko klikatu hemen

 

ALHOCEIMA El Rif (Marruecos), 

Uztailak 12-22(gitxi gora-behera, ferryaren arabera)

  • Kurutze Zuriko frantziskotarren egoitzan desgaitasuna daben gazteakaz.
  • Imsourreneko psikiatrikoan buruko gaixotasuna daukien personakaz.
  • Hartzaileak: 1997 eta 2000etan jaiotako gazteentzat.
  • Izen emotea: 2019.eko maiatzaren 15a.
  • Kostua: bidaia+70€ laguneko, ostaturako.
  • Kontaktua: Begoña Mera, 944795619, bmera@bizkeliza.org
  • Izena emoteko klikatu hemen

 

ARRASATE AITA MENNI OSPITALEAN, Ekainak 30-uztailak 6

  • Arrasateko Aita Menni ospitalean (Aita Menni ospitaleko arrebak).
  • Arreta, mendekotasunen bat,desgaitasunen bat, buruko gaixotasunen bat daukienei.
  • Hartzaileak: 35-55 helduak.
  • Kostua: 180€/laguneko
  • Izen emotea: 2019.eko maiatzaren 15a.
  • Kontaktua: Mertxe Agirre, 946124648, magirre@bizkeliza.org
  • Izena emoteko klikatu hemen

 

BASAURIKO KARTZELA, Abenduak 26-29

  • Kartzelaren bihotzean.
  • Hartzaileak: 18-29 urteko
  • Izen emotea: 2019.eko azaroaren 20a.
  • Kostua: 30€/laguneko.
  • Kontaktua: Jorge Muriel, 944795622, pastoralpenitenciaria@bizkeliza.org

 

Zatoz!

Back