Lagungarriak Osasun Pastoraltzaren 2019ko Kanpainarako

|   Salud

Osasun Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko batzordeak (Pastoral Batzordea) argitaratu ditu aurtengo kanpainarako lagungarriak. Ohikoa danez, une nagusi bi izango dira: otsailaren 11n, Lourdesko Andra Mariaren egunez, gaixoaren eguna ospatu da mundu-mailan, eta Pazko aldiko seigarren domekaz, hau da, maiatzaren 26an, gaixoaren pazkoa ospatuko da.

Boluntario lez jardun osasun pastoraltzan gaiaren inguruan egingo da aurtengo kanpaina. “Doan hartu dozue, emon doan” (Mt 10, 8) goiburuaren haritik, gaixoen aldeko arreta eta zaintzan doakotasunak dauan balioa nabarmendu gura da, jasotako guztiaren autortza lez. Horrezaz gainera, boluntario lez jardutearen inguruko hausnarketa sustatu gura da, jentea boluntario lez jardutera bultzatzeaz gainera.

 

Ficheros relacionados

 

Enlaces relacionados

Back