Abenduaren 3an Desgaitasuna daben Personen Nazinoarteko Eguna

|   Discapacidades

Abenduaren 3an Desgaitasuna daben Personen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. Hau dala-eta, zera gogoratu gura dogu: Jaungoikoak persona guztiak maite dituala, bata ala bestea izan bere gaitasuna eta Jesus eurengan bizi dala, nahiz eta eurek zailtasunak izan adierazoteko eta besteok zailtasunak izan eurei ulertzeko.

Frantzisko Aita Santuak ‘Lumen Fidei’ entziklikako 36. zenbakian gogoratzen dauanez, “teknologia ez datza bakarrik arrazoiaren aztertzeko eta ezagutzeko ahaleginean. Jaungoikoa ezin da objektura murriztu. Bere burua ezagutzera emoten dauan eta buruz buruko hartu-emonean agertzen dan Subjektua da”.

Desgaitasunen bat dauanak be ebanjelizatzaile izan behar dau, besteei Jaungoikoagaz bat egin izanaren lekukotasuna emonez.

Eleizan hainbat talde antolatu dago desgaitasuna daukienez osatuta eta beste hainbeste persona horreen zerbitzura. Bilboko eleizbarrutian, esate baterako, honeek dagoz: FRATER (Desgaitasuna daben Personen Kristau Senidetasuna); CECO (Espainiako Itsu Katolikuak) eta Gorren eta Gor-itsuen Pastoraltza.

Gatxa da eleizara bertara edo parrokiako aretoetara, fedea taldean ospatzeko lokaletara, otoizlekura, katekesira, sakramentuetara, sakristiara, komunetara… sartzeko inongo oztoporik ez dauan parrokiarik aurkitzea. Eukaristian parte hartzeko eleizara sartzea ahalbideratzen bada, nahikoa dala pentsatzen dogu askotan. Kristinau konprometitu lez, bateoan jadetsirako misio ebanjelizatzailea beteteko edozeinek izan daiken nahia da kontuan hartzen ez dana. Danok bat eginda hazi gaitekez Eleiza inklusibo lez, “topaketaren kultura” suspertuz eta “norbait kanpoan iztearen kultura” bazterutz, alkarte sinistedun sentituz, inongo oztopo barik: ez entzumen, ez ikusmen, ez ulermen oztoporik, ez fisiko, mental edo arkitektonikorik.

Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Desgaitasunaren arlotik, eta FRATER, CECO eta Gorren eta Gor-mutuen Pastoraltzagaz koordinatuta, kartel hau bialtzen deutsuegu.

Ipini eizue danen bistan, ohiko lekuan, urte osorako. Hiru dira lortu gura doguzan helburuak:

  • Desgaitasunen bat daben personei beren-beregi zuzendutako pastoraltzaren barri emon
  • Alkarte sinisteduna suspertu, inklusioan hazi daiten
  • Irisgarritasun unibersal osoa lortu

Kartelean jasoten dira hartu-emonerako bideak.

Zalantzarik badozue, gugana jo eta galdetu.

Back