BAKE TOPAKETA 2020

|   Paz

Bake eta adiskidetzearen aldeko aurtengo ekitaldia –Bake topaketa- Zornotzan ospatuko da otsailaren 29an, goiz partean. On Mario gotzaina buru dala

Parrokian eta bertatik hurran dagoan karmeldarren ikastetxean garatuko da, ondorengo eskemaren arabera:

  • 10:00: Harrera, hasierako otoitza eta topaketaren aurkezpena
  • 10:30: Hausnarketa: «Oroimena, askapena»
  • 11:15: Atsedenaldia – Tailerretara joatea
  • 11:30: Oroimen-tailerrak
  • 12:30: Azken otoitza


“CONSTRUYENDO UNA MEMORIA SANADORA / OROIMENA, ASKAPENA", «Zintzoa oroitua izango da eta onetsia» (Es 10, 7)”, goiburuak topaketaren helburua nabarmendu gura dau: gutako bakotxak egia eta
justiziatik egindako autokritikatik sortu daitekezan oroimenak alkarrizketan jardunez batera jarri, biktimakaz solidario izatea eta giza eskubideen defentsan sendo irautea lortuz, adiskidetzerako bidean gizarteari eskainiz.

Barri gehiago aurkituko dozue HEMEN

Garizuma aldiaren hasieran, Bake topaketan parte hartzea adiskidetzearen aldeko gure konpromisozko sena sustatzeko baliagarri  izatea gurako geunke.

Erantsitako artxiboetan aurkituko dozue Xabier Etxeberriaren hitzaldia.

Dagokiozan artxiboak


Agur bero bat,


Bikaritza Nagusia

Bilbao, 2020.eko otsailaren 3a

Back