Bake Topaketa 2019

|   Paz

‘Bake topaketa’ bakearen aldeko eleizbarrutiko ekitaldia datorren martxoaren 9an ospatuko da Zornotzan. On Mario gotzaina buru dala, parrokian eta hurran dan Karmeldarren ikastetxean garatuko da.

Honako egitarauaren arabera:

  • 10.00: Harrera, hasierako otoitz laburra eta topaketaren aurkezpena
  • 10.30: Gogoeta espirituala: Zelan bizi gaur fedetik bake eta adiskidetzearen aldeko konpromisoa?
  • 11.15: Lekukotasuna: Lurralde baten bakarkako eta taldeko esperientzia Bake eta Adiskidetzearen lanketan
  • 11.45:  Tailerra: Zelan landu bakarka, alkartean eta inguruan Bake eta Adiskidetzea?
  • 12:30: Azken otoitza

“DE LA CONVIVENCIA A LA RECONCILIACIÓN, BIZIKIDETZA ETA ADISKIDETZA, Jainkoak geure esku itzi dau adiskidetzeko zerbitzua” (2 Kor 5, 18) goiburuak hauxe nabarmendu gura dau: kristau alkartearena dala Bizkaiko gizarteari adiskidetzea proposatzeko egitekoa eta erronka, gizon eta emakume guztion artean eratzen dihardugun bizikidetzan aurrera egiteko. Adiskidetzearen proposamena Ebanjelioak egiten dau beren-beregi –berak bakarrik egiten ez dauan arren- eta gure fededun eta herritar izatetik apaltasun eta umiltasunez egin daikegun ekarpen baliotsua da.

Bake topaketan parte hartzea baliagarri izan daitela Garizuma aldiaren hasieran adiskidetzearen aldeko konpromisozko sena suspertu daigun.

Agur bero bat,

Bikaritza Nagusia

Bilbao,2019.eko otsailaren 18a

Ficheros relacionados

Back