Bake Topaketa 2018

|   Paz

Aurtengo Bake Topaketa Zornotzan izango da, otsailaren 17angoizean

On Mario Gotzaina buru dala. Parrokian eta bere ondoan dagoen Karmeliten ikastetxean egingo dira ekitaldiak, ondorengo hitzorduei jarraituz:

  • 10:00-Gaiaren aurkezpena: Elizaren jarrera biktimen ikuspegitik
  • 10:30-Gogoeta taldeetan: norbere jarrera baloratzea
  • 11:30-J. Elzoren hitzaldia
  • 12:45-Azken otoitza

Aurtengo lemaren bidez –Min-minean bake minez / Busca la paz y corre tras ella (34. Salmoa)–gure elizbarrutian bakearen alde aspalditik egiten diran ahaleginak eta ekimenak adierazoeta indartu gura ditu.Kartelean agertzen dan besarkadak bakearen helburua agertzen dau, baina baita horren alde emondako pausoak ere, indarkeria itsu eta zuzengabeak markatutako hainbeste urteren ondoren.

Hasieran,Elizaren portaerari buruz biktimek dituen eretxi batzuk aurkeztuko dira. Jarraian, taldeetan norbere jarrera baloratzeko aukera izango da, ebanjeliotik hartutako testuak erabiliz. Ondoren, J. Elzoren txanda izango da, egoera aztertuz eta kristau alkarteentzako erronkak eta deiak aurkeztuz. Amaitzeko, azken otoitzaldia izango dogu Andra Mari elizan.

Biharamonean, Garizumako lehen domeka dogu. Aspaldiko eskabidea onartu, Bake eta Adiskidetzearen Eguna izango da. Hori dala eta, egun horretako elizkizunetarako lagungarriak bialduko dira.

Gai honek –bake eta adiskidetzearenak –hainbat bihotzen zauriak dakarz argitara, gizartean eta komunikabideetan gaur egun horrenbesteko oihartzunik izan ez arren. Dei bizi bat da kristau alkartearentzat, bihozbarritzeko eta Ebanjelioaren bideetatik ibiltzeko. Topaketa honek suspertu daizala gure gogo eta bihotzakGarizumaren hasieran, benetan bakezale eta bakegile izan gaitezan.

Besarkada bana bihotzez.

Back