Azaroaren 9an: Meza Oroimenaren egunean

|   Paz

Eukaristia hori azaroaren 9an izango da, arratsaldeko 7:00etan, Begoñako Amaren Basilikan, On Mario Gotzaina buru dala. Bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituegu honenbestez.

Hilaren 10ean, Gasteizeko Legebiltzarrean erabagitako Oroimenaren Eguna ospatuko da, indarkeriak eraginda hilak izan diran pertsona guztiak gogoan hartzeko. Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren proposamena onartuz – biktimen aldeko oroimen egun bat ospatzekoa, hain zuzen – Gotzain Kontseiluak egun berean jartzea erabagi eban. Horrekin lotuta, azken hamarkadetan hilak izan direnen aldeko Meza bat ospatzeko asmoa agertu zan.

Egun horretan erakunde zibilek hainbat ekitaldi berezi antolatzen dituenez gero, bezperara pasatu genduan iaz eukaristia. Beraz, Meza hori azaroaren 9an izango da, arratsaldeko 7:30etan, Begoñako Amaren Basilikan, On Mario Gotzaina buru dala. Bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituegu honenbestez.

Eskari bat egin nahi deutsuegu honekin batera: zuen alkarte edo inguruetan indarkeriaz hil dituenen senideei gonbit hau luzatzea. Aukera ona izan daiteke eurekin bat egiteko, eukaristiara gonbidatzeko eta gero ere eurekin hartuemonetan egoteko.

Aurreko domekako eukaristietarako, hau da, azaroaren 5rako, lagungarri labur batzuk eskeintzen deutsueguz: hasierako oharrean sartzekoa, eskari bat eta amaieran iragartekoa.

Aukera ona da, gure Elizak bakegintzaren aldeko jarrera adierazteko eta, Frantzisko Aita Santuak zabaldutako deiari jarraituz, bide ertzetara eta han dagozanengana urten nahi dauan eliz alkartea izan nahi dogula erakusteko.

Bihotzez agurtzen zaituegu.


LAGUNGARRIAK OROIMENAREN EGUNA

Sarrerarako

Datorren eguenean Oroimenaren Eguna ospatzen dala eta, gogoan ditugu gaur azkeneko hamarkadetan indarkeriaz hilak izan diran guztiak.

Eskaria

Indarkeriaz hilak izan diranen alde. Euren etxeko eta lagunek bizi dagiela Jainko osatzailearen kontsolamendua, zauriak lotzeko; sentidu dagiela kristau alkartean eta herritan sarritan emon ez jakezan hurbiltasuna eta maitasuna ESKATU DAIOGUN JAUNARI.

Oharretarak

Datorren eguenean, hilaren 10ean, Oroimenaren Eguna ospatuko da. Hori dala eta, bezperan, hilaren 9an, Meza bat izango da indarkeriaren menpean hilak izan diranan alde, On Mario Izeta Gotzaina buru dala, Begoñako Amaren elizan, arratsaldeko 7:30etan. Honenbestez guztioi luzatu nahi deutsuegu gonbita.

Back