Bake Topaketa 2017

|   Paz

Aurtengo Bake Topaketa Zornotzan izango da, martiaren 4an goizean, On Mario Gotzaina buru dala. Parrokian eta bere ondoan dagoen Karmeliten ikastetxean egingo dira ekitaldiak

PROGRAMA

10:00 - Harrera eta hasierako otoitza (elizan)

10:30 - Tailerrak (ikastetxean eta parrokiako geletan)

12:30 - Otoitzaldia (elizan)

Aurtengo ekitaldi hau, iaz Gernikan izandakoaren jarraipena da. Orduan, Bake eta Adiskidetzearen alde izeneko agiria landu zan, gure tokiko Elizarentzako argibide eta eginbide nagusiak zehaztuz. Pentekoste jaiegunean argitaratu zan, abian edo kalera urten nahi dauan Elizaren ezaugarri lez, gure V. Ebanjelizatze Egitasmoan egindako aukeraren argitan.

Agiriaren azken atalean, gure ekintzak bideratu behar dituen jarrera bi azpimarratzen ziran: bihozbarritzea eta errukia. Hortik abiatuz, hainbat arlo aitatzen ziran. Eurotariko batzuk dira, hain zuzen, aurtengo topaketa egituratuko dabenak. Gogoeta eta alkarrizketa bultzatzeko asmotan, zortzi tailer antolatuko dira. Bihozbarritzea dala eta, honako biok: gogora ekarri eta parkamena eskatu. Errukiaren atalean, lau eratuko dira, eragindako sufrimenduaren inguruan: biktimak, tortura, estortsioa eta presoen etxekoak. Horrez ganera, beste biok: parkatu eta bakerako hezi.

Eraketa horretan ikusi daitekeenez, hainbat arlo landu nahi dira, bake eta adiskidetzerako zubiak eraiki edo sendotu nahian. Kartela eta lema ere ildo horretatik doaz: Zubi-lana bakerako / Haren zauriek osatu gaitue (1 Pe 2,24).

Tailer bakoitzean, testigantzak izango dira abiapuntua, ondoren alkarrizketa eta egoeraren fedezko azterketa egiteko eta, egoki ikusten bada, kristau alkartearentzat eta elizbarrutiarentzat proposamenak egiteko.

Tailerrak ahalik eta egokien antolatu ahal izateko, izena emon behar da aurretiaz. Bide bi dagoz:

a) on line: http://bilbokoelizbarrutia.polldaddy.com/s/baketopaketa2017;

b) telefonoz: 94 679 00 80.

Izenak emoteko epea otsailaren 27ra arte dago zabalik.

Tailerrak, bakoitza bere numeroarekin, ondorengo honek dira:

  1. Gogora ekarri
  2. Parkamena eskatu
  3. Biktimak
  4. Tortura
  5. Estortsioa
  6. Presoen etxekoak
  7. Parkatu
  8. Bakerako hezi


Gai honek – bake eta adiskidetzearenak – hainbat bihotzen zauriak dakarz argitara, gizartean eta komunikabideetan gaur egun horrenbesteko oihartzunik izan ez arren. Dei bizi bat da kristau alkartearentzat, berau ere Jesukristoren laztan osatzailea hartu eta zabaltzera bialdua da eta. Topaketa honek suspertu daizala gure gogo eta bihotzak, benetan bakezale eta bakegile izan gaitezan.

 WEB GUNEA

Felix Alonso eta Angel M. Unzueta

Bikario Nagusiak

 

 

 

 

Back