Meza Oroimenaren egunean

|   Paz

Eukaristia hori azaroaren 9an izango da1, arratsaldeko 7:30etan, Begoñako Amaren Basilikan, On Mario Gotzaina buru dala. Bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituegu honenbestez.

Datorren hilaren 10ean, Gasteizeko Legebiltzarrean erabagitako Oroimenaren Eguna ospatuko da, indarkeriak eraginda hilak izan diran pertsona guztiak gogoan hartzeko. Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren proposamena onartuz – biktimen aldeko oroimen egun bat ospatzekoa, hain zuzen – Gotzain Kontseiluak egun berean jartzea erabagi eban. Horrekin lotuta, azken hamarkadetan hilak izan direnen aldeko Meza bat ospatzeko asmoa agertu zan.

Eukaristia hori azaroaren 9an izango da1, arratsaldeko 7:30etan, Begoñako Amaren Basilikan, On Mario Gotzaina buru dala. Bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituegu honenbestez.  (Aurreko urteetan, Oroimenaren Egunean ospatzen izan da Meza hau. Aurten, ostera, erakunde zibilek ordu berean ekitaldi bereziak antolatu dituela eta, bezperan izango da eukaristia).

Eskari bat egin nahi deutsuegu honekin batera: zuen alkarte edo inguruetan indarkeriaz hil dituenen senideei gonbit hau luzatzea. Aukera ona izan daiteke eurekin bat egiteko, eukaristiara gonbidatzeko eta gero ere eurekin hartuemonetan egoteko.

Aurreko domekako eukaristietarako, hau da, azaroaren 6rako, lagungarri labur batzuk eskeintzen deutsueguz: hasierako oharrean sartzekoa, eskari bat eta amaieran iragartekoa.

Aukera ona da, gure Elizak bakegintzaren aldeko jarrera adierazteko eta, Frantzisko Aita Santuak zabaldutako deiari jarraituz, bide ertzetara eta han dagozanengana urten nahi dauan eliz alkartea izan nahi dogula erakusteko.

Bihotzez agurtzen zaituegu.

Felix Alonso eta Angel M. Unzueta

Bikario Nagusiak


LAGUNGARRIAK OROIMENAREN EGUNA

Sarrerarako

Datorren eguenean Oroimenaren Eguna ospatzen dala eta, gogoan ditugu gaur azkeneko hamarkadetan indarkeriaz hilak izan diran guztiak.

Eskaria

Indarkeriaren biktimen alde. Gure kristau alkartean errukia eta laguntasuna aurkitu dagien; euren eskubideak autortuak izan daitezan; alkarbizitzarako egiten daben ahalegina eskertu dagigun. ESKATU DAIOGUN JAUNARI.

Oharretarak

Datorren eguenean, hilaren 10ean, Oroimenaren Eguna ospatuko da. Hori dala eta, bezperan, hilaren 9an, Meza bat izango da indarkeriaren menpean hilak izan diranan alde, On Mario Izeta Gotzaina buru dala, Begoñako Amaren elizan, arratsaldeko 7:30etan. Honenbestez guztioi luzatu nahi deutsuegu gonbita.

Back