Kristau sarbidea nerabezaroan

Kristau Sarbidearen Direktorioa elizbarrutian ezarri ahal izateko, ezinbestekoa da Kristau Sarbideko ibilbideen aztertze eta eguneratzea (ik. KSD 2). KSDa agiri orokorra da, ondorioz, konpromisoa hartzera eroango gaituan irakurketa egin beharra dago eta kristau sarbideko ibilbide eta aldietara egokitzea eta zehaztea.

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak Kristau Sarbidean egozan ibilbideak eguneratzeari ekin deutso KSDa ezarri zanetik eta testuinguru horretan kokatzen da nerabezaro aurreko aldirako egindako lana, bai “ibilbide klasikoa” deitutakoan zein “bigarren sarbiderako ibilbidea” dalakoan be.

Agiria prestatu da, KSDaren jarraibideak zehazteko eta nerabezaro aurrekoen Kristau Sarbiderako argibideak eskaintzeko era bateko eta besteko egoeretan

Nerabezaro aldiak gurutzen dau Kristau Sarbidea Sendotzaren sakramentua ospatu eta alkartean txertatzeko urratsa emonez.

Aitatutako aldi horreei jarraipena emonez, nerabezarorako ardatz hau formulatu izan da: Jesusi ALKARTEAN jarraitu.Azken batean, zera nabarmendu gura da: kristau  esperientzia nahitaez dala alkarte esperientzia eta Fedea alkartean, Eleizan, bizi eta konpartitzen dala. Izan be, Eleizan eta Eleizaren bitartez jaso izan dogu Jesusen Barri Onaren iragarpena eta Eleiza da, bere jardueren (Iragarpena, Ospakizuna eta Karidadea) bitartez, Jesukristoren misino beraren jarraitzailea.