Lan-kanpamentuak 2019an gazte eta helduentzat

|   juventud

Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzek, Eleizbarrutietako Misinoetarako Oedezkaritzagaz eta Caritasegaz batera, hainbat lan-kanpamentu eskainiko dabe urtean zehar, gazte eta helduentzat, Ceuta, Maroko eta Euskal Herrian.  Gehienak, udako hilebeteetan ospatuko dira. Klikatu hemen publizidadea eskuratzeko (euskera eta gaztelania)

Ahulenakazko hartu-emonean Jesusen Jainkoagaz bat egitea ahalbideratzea da lan-kanpamentu honeen helburua. Gehien sufritzen dabenak –nagusiak, etorkinak, presoak, desgaituak, umeak, e.a.- zaintzen dabezan erakunde eta errealidadeetan zerbitzuzko esperientziak bizitzean datza. Egunero, zerbitzu hori eskaini eta gero, partaideek esperientziaren irakurketa sinisteduna egiteko aukera dabe.

Hona hemen eskaintzen diran lan-kanpamentuak: 

- CEUTA, 2019ko ekainaren 27tik uztailaren 7ra
Kurutze Zuriko frantziskotarren egoitzan desgaitasunen bat daukien pertsonakaz.
El Príncipe auzoan, haurrakaz.
Hartzaileak: 2001 eta 2002an jaiotako gazteak.
Izen-emotea: 2019.eko maiatzaren 15era arte
Gastua: Bidaiak gehi 70 euro personako, ostaturako.
Hartu-emonerako: Jose Eizaguirre, 
                                94 479 56 23
                                infanciajuventud3@bizkeliza.org  

Izena emoteko klikatu hemen 

- ALHOCEIMA (Maroko), 2019.eko uztailak 12-22 (egun horreen inguruan, ferryaren arabera)
Kurutze Zuriko frantziskotarren egoitzan desgaitasunen bat daukien pertsonakaz.
Imsourreneko psikiatrikoan, buruko gaixotasunak dabezanekaz.
Hartzaileak: 1997 eta 2000 artean jaiotako gazteak.
Izen-emotea: 2019.eko maiatzaren 15era arte
Gastua: Bidaiak gehi 70 euro personako, ostaturako.
Hartu-emonerako: Begoña Mera
                                 94 479 56 19
                                 bmera@bizkeliza.org 

Izena emoteko klikatu hemen

- AITA MENNI OSPITALEA, 2019ko ekainaren 30etik uztailaren 6ra
Arrasateko Aita Menni ospitalean (Ospitaleko Arrebak)
Menpetasuna, desgaitasuna edo buruko gaixotasunak jasaten dabezanei arreta eskaini.
Hartzaileak: 35 eta 55 urte bitarteko helduak
Izen-emotea: 2019.eko maiatzaren 15era arte
Gastua: 180 € personako
Hartu-emonerako: Mertxe Agirre
                                94 612 46 48
                                magirre@bizkeliza.org  
 
Izena emoteko klikatu hemen

- BASAUTIKO KARTZELA, 2019.eko abenduak 26-29
Basauriko kartzelaren bihotzean
Hartzaileak: 18 eta 29 urte bitarteko gazteak
Izen-emotea: 2019.eko azaroaren 20ra arte
Hartu-emonerako: Jorge Muriel
                                 94 479 56 22
                                 pastoralpenitenciaria@bizkeliza.org 

Back