Barriak

Urrezko eta Zilarrezko ezteguak 2018

|   familia

Urte sasoi honetan ohikoa danez, maiatzaren 25ean, barikuz, Ezkontzako Zidar eta Urrezko ezteguen ospakizuna egingo da, on Mario Izeta gotzaina buru dala, Begoñako Andra Mari basilikan, arratsaldeko 18:00etan.

Kristau ezkontzak merezi dauala eta gure gizartean leku eta eginkizun esanguratsua dauala ospatzeko alkartuko gara.

Era berean, aukera ona da alkarte bakotxa senar-emazte horreekaz hartu-emonean jarri daiten eta ospakizunerako deialdia egiteaz batera alkarteko talde edo egitasmoetan parte hartzera konbidatu daizan.

Back