Familia Pastoralgintza

Familia da eleiz jarduera honen hartzailea eta berari zuzentzen jakoz lana, arreta eta akonpainamendua, kide guztiak euren bizitzan eta gizarteko eta Eleizako misinoan protagonista izan daitezan, Jesusen jarraitzaile izanik eta Erreinuaren alde lan eginez.

Familia pastoraltza, norabide bitan garatzen dan jarduera zabala da:

  • ebanjelizazinoaren hartzaile diran familiei –euren bizitza eta misinoan agertu daitekezan zailtasun guztiakaz- begira ;
  • gizarteari eta Eleizari begira: familiei eragile ebanjelizatzaile (eta gizarte eragile) egitekoan lagun eginez.

Familia Pastoraltzak hainbat jardunleku izango dau eta horregaitik pastoral arlo desbardinakaz eta familia erreferentetzat daukien mobimentu eta komunidadeakaz buztartuko da:

  • sakramentuen –bateoa eta ezkontza- aurreko jarduera edo esku-hartzeak,
  • kateketikoak –fedearen esnatzea eta sarbidea fedearen bizipenean-,
  • sozialak –familiaren presentzia eta arazoak gizartean-,
  • sendatzaileak –laguntasuna familia gatazketan eta apurketetan-,
  • hezitzaileak –familiaren presentzia ikastetxeetan