Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritza Barriak

CANCELADO. Aurre nerabezaroko (10-14 urte) Kristau sarbidea eta katekesi osteko monitore eta bide lagunen topaketa

|   juventud

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dagoan ume eta gazteei zuzendutako arlotik zugana jo gura dogu, zuretzat interesgarria izan daitekelakoan, aurkeztu gura deutsugun proposamenaren barri emoteko.

Batzar hau, urriaren 26an izango da, arratsaldeko lauetatik zazpietara, Barria eraikineko 4. solairuan (Plaza Barria, 4). Parrokietan, jaunartze-osteko taldeetan, aisialdiko taldeetan,… nerabezaro aurrekoen (10-14 urte) ibilbideetan laguntzaile-lanetan diharduzuenontzat da deialdia.

Hezkuntza-egiteko honetan esku-hartzen dogunontzat batzar interesgarria izan daitekelakoan gagoz eta, hori dala-eta, zure inguruan –PBa, parrokia, begiraleen taldea- deialdi honen barri emoteko eskatzen deutsugu. Zapatu arratsaldez hainbat talde batzen da, baina aukera bien artean proposatzen deutsuegun batzar honetara etorteko aukera aztertu eizue, ekarpen ona izan daiteke-eta zuon jarduerarako.

Eta ahal badozue, jakinarazo eiguzue aldez aurretik parte hartuko dozuen ala ez eta zenbat lagun etorriko zarien, gauzak ahalik eta ondoen antolatzeko.

Beti lez, gehiago jakiteko edo zalantzaren bat argitzeko guregana jo (telefonoa: 944795625;

e- maila: infanciajuventud1@bizkeliza.org edo infanciajuventud3@bizkeliza.org).

Agur bero bat,

Ume eta gazteen arlorako taldea

 

Erantsitako kokumentazioan aurkituko dozue barri gehiago.

Dagokiozan artxiboak

Back