Aurkezpena

FEDE-ZABALKUNDE ETA KATEKESIRAKO ELEIZBARRUTIKO ORDEZKARITZAK, Kuria pastoraleko erakunde lez, lankidetza eraginkorra dau Gotzainaren konpromiso pastoralean eta bere ardurapean, bere Gotzain Kontseiluagaz batera, Eleizaren Ebanjelioari, Tradizinoari eta Irakaspenei leialtasuna erakutsiz, Eleizbarrutiko argibide eta egitasmoak bere eginez, gainerako pastoral erakundeakaz koordinatuz, proposamen onargarriak eginez eta euren bizigiroetan txertatuta, bere jardueraren jasotzaile diran personengandik hurran egonez.

Zerbitzu hurko eta probetxugarria eskaintzen deutso Eleizbarruti osoari eta batez be ondorengo egitekoak dabezan lurraldeetako pastoral errealidadeei:

  1. Ebanjelioa iragarri hon barri ez daukienei.
  2. Fedean sarbidea emon iragarpena bere egin eta bila diharduanari.
  3. Fededunei laguntza pastorala emon euren bizitzan.

Pastoral errealidade desbardinakaz alkarlanean jarduten dau Eleizaren misino bakarrean, hau da ebanjelizazinoan, alderdi desbardinak landuz:

  1. Barri Onaren iragarpena.
  2. Kristinau sarbidea eta katekumenotza.
  3. Fede hezkuntza eta heldutasuna bizitzako adin, eremu eta egoera desbardinetan.
  4. Lekukotasun sinisteduna.
  5. Bokazino laguntasuna.
  6. Kristinau alkartearen eraketa

Bere zerbitzua eta jarduera garatzeko bitartekoak:

  1. Jarraibideak eta hausnaretak, prozesuak eta ekintzak, baliabideak eta lagungarriak, laguntasuna eta aholkularitza eskaini.
  2. Eskaerak, ekimenak eta proposamenak jaso.
  3. Lurraldeetako koordinazino-eremuetatik hurran egon.
  4. Eleizbarrutiko gainerako erakundeakaz koordinatu.
  5. Beste Eleizbarruti batzuetako eta Gotzainen Batzarreko antzeko zerbitzuakaz hartu-emona izan.

JARRI GUGAZ HARTU-EMONEAN