Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Eguna 2019

Mandatari gara

2019.ko ekainaren 9a
(Pentekoste Festaburua)

Adiskideok:

Ekainaren 9an, Mendekoste egunez, Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Eguna ospatzen da, aurton, “mandatari gara” goiburuaren haritik.

Laikoen Apostolutzarako Gotzain Batzordeko Gotzainek egun honetarako idatzi daben mezuan gogoratzen dabenez, ospakizun berezia dogu aurrez aurre, Espiritu Santuaren indarragaz, Jainkoaren herri izatea, misino ebanjelizatzailea bizi izateko deia nabarmentzen dalarik. Eleizan eta munduan Kristoren ikasle misiolari, «bateatu eta mandatari» izatea dagokigu.

Aurton, ospakizunagaz batera, 2020.eko otsailaren 14tik 16ra Madrilen ospatuko dan “Jainkoaren Herria abian” laikotzaren biltzarraren prestaketa be nabarmentzen da. Biltzar hau, gure kristau fedearen misiolari alderdia konpartitzeko eta alderdi horretan sakontzeko eremu bihurtu gura da, bokazinoa, alkartasuna (sinodo-sena) eta misinoa ardatz nagusitzat hartuz. Aldez aurretik, eleizbarruti bakotxean prestatuko dogu.

Honako honegaz batera, Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Eguneko ospakizuna girotzeko kartela bialtzen deutsuegu. Gainera, hainbat lagungarri dozue eskuragarri gure web orrialdean (www.bizkeliza.org), hain zuzen be: Gotzainen mezua egun honetarako; hausnarketarako lagungarriak; liturgia lagungarriak eta otoitz-bijilia.

Mendekoste eguna ospatzeak suspertu daiala gure misinoa, Jainkoaren Erreinua eta bere zuzentasuna onartzera eta hots egitera eroan gaizala, Kristok bere «erregetza gure artean ezartzea lortzen duen heinean, gizarte-bizitza senitarte, justizia, bake eta duintasun gune izango» (EG, 180) da-eta.

Agur bero bat,

Maite Valdivieso Peña

Laikoentzako Idazkaritza