Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Eguna 2018

Kristoren ikasle misiolariak, eliza munduan

2018.ko maiatzaren 20a
(Pentekoste Festaburua)

Kaixo, lagunok!

Laikoen nortasuna eta apostolutza indartzea gure elizbarrutiaren aspaldiko aukera da. Horregatik, hil honen 20an, Pentekoste igandez ospatuko dogun Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren  Eguna gogoratu eta azpimarratu nahi dogu.

Aurtengo lemak, gure gizarte honetan Jesukristoren testigu misiolari izateko deia luzatzen deusku. Gure elizbarrutiko hainbat parrokia, pastoral barruti eta alkartetan Bijiliak eratuko dira, ohi danez.

Asteburu horretako elizkizunak girotzeko, Egun horretarako prestatutako kartela bialtzen jatzu oraingo honetan. Kartela eta lagungarriak gure web gunean – www.bizkeliza.org – aurkitu daikezuz. Espirituaren esaneko izan gaitezela. Pazko zorionak!

Angel Mari Unzueta
Bicario Nagusia