Informazino orokorra

Bilboko Elizbarrutiak Bizkaiko Lurralde Historikoa hartzen dau, Gasteizko Elizbarrutiari dagokion Urduñako enklabea eta, Kantrabriako Autonomia Erkidegoaren barruan egon arren, Elizbarruti bilbotarrean sartuta dagoan Villaverde Turtzioz izan ezik. Elizbarruti mugakide dira: Santander, Gasteiz eta Donostia. 2.193,17 km2-ko hedadurea dau. Gaur egun 1.139.012 biztanle ditu, 114 udalerritan banatuta.

Elizbarrutiaren izen arrunta Bilbao da, Bizkaiko uriburua, Euskalerria osotzen daben lurralde historikoetako bat. Izen latindarrra, hala ere, ?Dioecesis Flaviobrigensis? da, 1949.eko azaroaren 2ko Elizbarrutiaren sortzerako Buldak ezarrita. A. E. de Mañaricúa historiagilearen arabera, izen hau emon jakon, Bilbon ?Flaviobrigensium Kolonia? finkatu zala uste dalako, baina bere eritziz ez dirudi holan izan zanik.

 

Kokapen gegrafikoa