Estadistika datuak

Lurralde banaketea

Bilboko Elizbarrutia 7 Lurralde Bikaritzatan banatuta dago, 4 Gotzain Bikarioren ardurapean. Bikaritza bakoitza, era berean, hainbat Pastoral Eskualdetan (Artzapez-barrutitan) banatzen da, eta Eskualdeko Ordezkaria (Artzapeza) da horreetako bakoitzeko buru. Guztira, 35 Pastoral Eskualde dagoz. Pastoral Eskualde bakoitzak hurkotasunagaitik edo antzeko arazoak izateagaitik lotuta dagozan parrokiak batzen ditu. Elizbarrutian, guztira, 297 parrokia dagoz eta honeei parrokia desbardinei atxikitako 24 erantsi gehitu behar jakez.

Elizbarrutiko abadeak

Bilboko Elizbarrutian inkardinatutako abadeak 333 dira gaur egun, eta honeetatik 29ek Estatuko edo beste herrialde batzuetako Elizbarrutietan edo Amerika edo Afrikako Elizbarrutietako Misinoetan gauzatzen dabe abade ministerioa. Era berean, elizbarrutikoak ez diran 29 abade bizi dira.

Elizbarrutiko diakonoak

Eliabarrutiko 7 diakono eta elizbarrutitik kanpoko diakono bat lan egiten dabe.

Biziera Konsagratua

Biziera Konsagratuko 100 Institutu dagoz Elizbarrutian:

  • 10 biziera kontenplalarikoak (9 emakumezkoenak eta 1 gizonezkoena, 19 monasteriotan).
  • Bizitza aktiboko 84 Institutu Erlijioso (60 emakumezkoenak eta 24 gizonezkoenak).
  • 3 Institutu Sekular.
  • Bizitza Apostolikoko 3 Alkarte (1 emakumezkoena eta 2 gizonezkoenak).
  • 1 Bizitza konsagratua.

Institutu Erlijioso bat, Sekular bat eta Bizitza Apostolikoko Alkarte bat elizbarruti eskubidekoak dira Bilboko Elizbarrutian jasota egotearren. 229 etxe erlijioso dagoz. Datua guztiz aldakorra dan arren, Elizbarrutian kokatutako Biziera Konsagratuko Institutu desbardinetako kideak 2.227 dira (1.511 emakumezkoak eta 666 gizonezkoak). Institutu honeetako 100 lagun inguruk Elizbarrutian jarduten dau pastoral karguaz parrokietan, Kapilautzatan, elizbarrutiko Kontseiluetan edo Fededunen Alkarte batzuetako zuzendari lez.

Mugimendu apostolikoak eta fededunen Alkarteak

Fededunen Alkarteak anitzak dira: Ekintza Katolikoko Mugimendu Apostolikoak, ekintza desbardin eta berezietarako Alkarteak, Eliz Komunitateak, Penitentzia Kofradiak, e.a.

Elizbarrutiko erakundeak

Katedraleko Kabildoaz eta Elizbarrutiko Seminarioaz gain, Elizbarrutiak Gotzaitegitik kanpoko hainbat erakunde eratu dau, fundazino autonomo erara (kanonikoak edo zibilak), edo pastoral arlo desbardinetan jarduten daben elizbarrutiko zerbitzuak: Caritas, Centro de Orientación Familiar Lagungo, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua, Estanislao Labayru Institutua, Hezitzaileen Elizbarrutiko Eskolea, Gizakia Helburu, e.a. Gainera, aitagarria da Elizbarrutiak hezkuntzan dauan jarduerea.

Gaurregun 15 ikastetxe ditu eta irakasleen heziketarako Eskola Unibertsitarioa. Gainera, Institutu Erlijiosoek 70 ikastetxe zuzentzen dabez eta Unibertsitate bat, Desutukoa, AA. Jesuitek zuzendutakoa. Elizbarrutiak kultureari egiten deutson ekarpena honeekin osotzen da: Eleiz Museoa, Eliz Artxibo Historikoa eta hainbat liburutegi.

Elizbarrutia komunikabideen munduan ere azaltzen da, bere titularitatea daben irrati birekin: Bilbo Herri Irratia / Radio Popular eta Irratibide / Bizkaia Irratia. Berea da, baita ere, Jakinbide Elizbarrutiko Liburudenda.

Misiolari jarduna

Elizbarrutiaren misiolari jarduna honetan adierazoten da: elizbarrutiko 700 lagunek (abade, lekaide, lekaime eta laiko) misino herrialdeetan jarduten dabe apostolikoki. Ekuador, Angola, Ruanda eta Zaireko elizbarrutiarteko (Gasteiz eta Donostiako Elizbarrutiekin batera) misinoak misiolari kemenaren isla dira. Gaur egun 19 abade eta laiko bizkaitarrek jarduten dabe bertan.

Espiritualtasuna eta harrerea

Azkenik, 7 Gogarte Etxe eta abadeentzako 2 Egoitza dagoz Elizbarrutian.