DEKRETUA

EPAIEN JAKINARAZPENA

 

 Kontuan hartuta:

a. Auzi judizial kanonikoetan epaia agindu edo argitaratzeari buruz Dignitas Connubii (DC) arauetako 1615 kanonean eta 258 artikuluan agintzen dana eta intimidade eta izen onari buruz 220 kanonean agintzen dana.

b. Auzitara eroandako alde batzuek prozesu kanonikoaren aurrean erakusten daben interes urria, 1476 eta 1477 kanonetan jasotakoari jaramonik egiten ez deutsielako eta batzuetan Auzitegitik gutun ziurtatuz bialtzen diran jakinarazpenak onartu be ez dabezalako onartzen.

c. Aldeen arteko hartu-emon txarra edo prozesuari inongo errespeturik ez izatea dala-eta, epaien edukinarren erabilera okerra egiten dala.


Dekretuz agintzen da:

1. Epaia emonda, Auzitegiko notaritzak argitaratu izanaren barri emongo deutse aldeei, epaiaren barri noiz izan daben jasota geratu daiten, 1630 kanonari dagozkion xedeetarako.

2. Epaien jakinarazpena lagun bakotxari zuzenean egingo jako Auzitegiaren egoitzan jentearen arretarako ordutegiaren barruan, ezinbesteko kausan izan ezik.

3. ldeak argitalpenaren barri jaso eta hiru hilebetera, jakinarazpena jasotera joan ez bada, epaiaren doako kopia jasoteko eskubideari uko egin deutsola ulertzen da, eta dagokiozan tasak ezarriko jakoz.

Argitaratu bedi.

Epai Bikarioak dekretuz agindu eta sinatzen dau.

Bilbon, 2017.eko maiatzaren 31.

 

 Fede emoten dot,