AGINDUA

AUZITEGIAREN EGOITZA BARRIRO ZABALTZEAREN ETA PROZESU-EPEAK BARRIZ HASTEAREN INGURUKO XEDAPENAK, ALARMA-EGOERAKO NEURRIAK ARINTZEA ETA NORMALTASUNERAKO BIDEARI EKITEA DALA-ETA

Kontuan hartuta,

a. Eleiz Auzitegiko jardueren garapenean kutsatzetik babesteko eta prebenitzeko neurri jakin batzuk ezinbesteko bihurtu dituan koronabirusaren pandemiak eragindako inguruabarren aurrean 2020/03/14ko epai Bikarioak ataratako aginduan jasotakoa.

b. 2020ko martxoaren 14tik aurrera, COVID-19aren eraginez sortutako osasun krisialdiko egoera kudeatzeko alarma-egoera ezartzen dauan martxoaren 14ko 463/2020 Errege Agindua.

c. Denda eta zerbitzu jakin batzuk jenteari barriro zabaltzeko eta artxiboak zabaltzeko baldintzak ezartzen dituan Osasun Ministerioaren maiatzaren 3ko SND/388/2020 Aginduan jasotakoa.

d. Normaltasun barrira igarotzeko Egitasmoaren 1. aldia ezartzeko Osasun Ministerioaren maiatzaren 9ko SND/399/2020 Agindua; 2. aldia ezartzeko Osasun Ministerioaren maiatzaren 16ko Osasun Ministerioaren SND/414/2020 Agindua eta Lehendakariaren maiatzaren 10eko 8/2020 eta maiatzaren 15eko 9/2020 Aginduak.

Agintzen da,

1. Bilboko Eleiz Auzitegiaren egoitzan bertan behar-beharrezko jarduerari berrekingo jako gaur, 2020.eko maiatzak 25:

a. Astelehenetik barikura, ohiko ordutegian, hau da 10:00etatik 13:30etara egongo da zabalik, eta aldez aurretik, telefonoz edo posta elektronikoz, hitzordua eskatu behar izango da arreta jasoteko.

b. Aldez aurreko hitzordu-sistema ezartzen da, Auzitegiaren egoitzara, une jakin batean pertsona bakar bat sartzea bermatu ahal izateko.

2. Bihartik aurrera -2020.eko maiatzak 26-, 2020.eko martxoaren 14an, pandemiaren eraginez, eten egin ziran prozesu-epeen zenbaketari berrekingo jako (ik. 1465 § 2 eta 1467 kanonak). Martxoaren 14an auzi bakotxa egoan unean berrekingo jako epeen zenbaketari; gainera, Auzitegiaren jardueraren eteteak eragin deutsen prozesu-jardueren epemuga barria jakinaraziko da.

3. Epaileak, loturaren Defendatzaileak eta abokatuak aldez aurreko hitzordua eskatuz joan diranei arreta eskaintzeko joango dira Auzitegiaren egoitzara.

Etxeetan lan egiten jarraituko dabe, telelanaren bidez, eta Auzitegiaren egoitzara bakarrik behar-beharrezkoa danean joanez, indarrean dagozan auziei jarraipena emoteko, pandemiaren eta normaltasunerako prozesuaren inguruabarrek irauten daben bitartean, agindu barria atara arte.

4. Auzitegira doazan pertsona guztiek ezinbesteko prebentzino-neurriak hartuko dabez.

5. Lagun bakotxari banan-banako arreta bermatuko jako, beharrezko banantze fisikoa ziurtatuz. Bisitak hartzean, bulego bakotxean bakarrik lagun bi egongo dira.

Kutsatzeak saihestu ahal izateko, galdeketa egitean bakarrik epaile edo izapidegilea eta galdeketari erantzuten deutsan pertsona egongo dira.

Notarioa galdeketaren amaieran agertuko da, aktak irakurteko, aztertzeko eta sinatzeko.

Galdeketa egiten dan lekuan ez dira ez abokatuak, ez loturaren defendatzailea egongo, pandemiaren inguruabar honeetan, baina euren egitekoa bete beharko dabe, aurretik epaileari egokitzat joten dabezan galderak proposatuz eta, ondoren, aktak aztertuz, galdeketen baliogabetasuna saihesteko (ik. 1433 k.; ZK 60. zrt.).

6. Agirien sarrerarako, sarrerako Auzitegiaren zigilurik edo arreta pertsonalizaturik behar ez badabe, postaz bialduko dira edo Auzitegiko buzoian sartuko dira, atarian.

7. Auzitegiko ministro eta laguntzaile guztiek nork bere buruaren babeserako ekipo egokiak izango dabez.

Argitaratu bedi.

Epai Bikarioak agindu eta sinatu dau.

Bilbon, 2020.eko maiatzaren 25ean

Fede emoten dot,